Eu

Lide Amilibiak, Bordelen, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren eredua, Bherria proiektua eta Agenda Nagusia azaldu ditu

2019.eko otsailak 07
  • Bordele: Hirugarren gizarte-sektorearen inguruko eskualdeen arteko lankidetzari buruzko jardunaldia
  • EGABek, Ceser-ek, Nouvelle Aquitainek eta Euroeskualdeak antolatuta

Bordele, 19-02-07

 

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, Bordelen, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren euskal ereduaren xehetasunak eman ditu; hura Nouvelle Aquitaine eskualdeko ereduaz bestelakoa da, elkartze-sektorearekin harremanetan egoteko Estatua sartu behar baitu. Halaber, “jardunbide egoki” gisa Bherria proiektuaren kasua planteatu du, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko sorreraren eta udalei herritar aktiboak sortzeko mentoringa ematearen adibide gisa, eta Agenda Nagusiaren eginkizunaren eta helmugaren xehetasunak eman ditu, “adinekoek gizartean parte hartzeaz gainera, baterako gobernamendura ere iristeko”.

 

Lide Amilibiak zuzenean ezagutu du zer den Frantzian garatzen den Ekonomia Soziala eta Solidarioa (ESS); horrek euskal sistema baliokidearen aldean duen funtsezko desberdintasuna da osasun-mutuak jaso dituela. Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin batera, Lide Amilibiak, Nouvelle Aquitaine Eskualdeak Bordelen duen egoitzan, hirugarren sektoreari eta gizarte-ekonomiari buruzko jardunaldian parte hartu du.

 

Timothée Duverger Bordeleko Unibertsitateko Politika Zientzien Fakultatekoak honako hau azaldu du: “galdutako gizarte-elkartasuna kolektibitateen gizarte-esperimentazioari lotutako elkartasun-modu berrien bidez berreskuratzeko beharra dago”, eta gizarte-berrikuntzako zenbait proiektu komentatu ditu, belaunaldien arteko etxebizitzak dituztenak, adinekoen eta gazte deserrotuen bakardadeari aurre egiteko.

 

Topaketan, honako hauek ere parte hartu dute: Annick  AllardLeyre Azcona Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa eskualdeko teknikaria, EGABeko eta Sareen Sareako kideak, Jacques Le Priol ESSko teknikaria, Mélanie Thuiller CRESS Aquitaineko koordinatzailea, Patrick Leresteux Nouvelle-Aquitaineko elkartze-mugimenduko presidentea, Luc Paboeuf gizarte-berrikuntzarako baliabideen zentroko arduradun operatiboa eta Xabier Itcaina Emile Durkheim zentroko Soziologia politikoko ikerketa-laborategiko zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Timothée Duverger, Annick Allard, Leyre Azcona, Jacques Le Priol,