Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

800.000 euro euskal aurreklusterrei laguntzeko (2011-03-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 08

Ebazpena, honen bidez argitara ematen da 2011ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-taldeei laguntzak emateko deialdia.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du sektore-aurreklustertzat jotako enpresa-elkarteetarako laguntzak ematea. Aurreklusterren barnean hartutako euskal enpresen lehiakortasuna handitzea da deialdiaren helburua, eta sektore bereko enpresen arteko lankidetza sustatu nahi da horretarako.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurreikusitako diru-laguntzak 800.000 euro izango dira guztira, eta aurrekluster bakoitzak 120.000 euro eskuratuko ditu gehienez. Zenbateko horrek elkarte bakoitzaren barne-gastuen (egitura eta langileak, besteak beste) % 60 eta kanpo-gastuen % 50 (kanpo-kontratazioak) finantzatzeko balioko du, onartutako urteko ekintza-planari jarraiki.

Aurreklusterrak nortasun juridiko propioa duten enpresa-elkarteak dira, beren enpresek sektore jakin batean duten lehiakortasuna handitu nahi dutenak enpresen arteko lankidetzaren bitartez. Behin aurreklusterrak finkatu ondoren, lehentasunezko kluster bihur daitezke.

Gaur egun aitortutako 9 aurrekluster ditugu Euskadin: galdaketaren, estanpaziozko forjaketaren, arte grafikoen, biozientzien, elikadura-industrien, altzarien, siderurgiaren, esku-erremintaren eta eraikuntzaren sektoreak, hain zuzen. Aurrekluster horietako batzuk lehentasunezko kluster izan daitezke finkatzen direnean. Horretarako, aurrekluster-aitorpenak 3 urteko iraupena du, luzatzeko aukerarekin.

Euskadin adierazgarrienak edo estrategikoenak ziren industria-sektoreetako enpresak elkartu zirenean hasi zen EAEn klusterren politika. Gaur egun, lehentasunezko 11 kluster ditugu. Horiekin batera, aurreklusterrak ere badaude; lehentasunezko kluster izateko ahalmena izan lezaketen beste industria-sektore batzuetako enpresak biltzen dituzte aurreklusterrek. Beren interesak bateratzea dute helburutzat, gerta litezkeen negozio-aukerak aprobetxatzeko bitarteko gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan