Eu

Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordearen bileran parte hartu du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak

2019.eko otsailak 06
  • ‘Euskadin kirolarekin lotutako indarkeria batera kudeatzeko elkarrekin egindako Diagnostikoa eta proposamenak’ txostena aurkeztu dute gaurko saioan.

 

Gasteiz, 2019/02/06

Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordearen bileran parte hartu du gaur Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan izan den bileran. Sailburuarekin batera, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren aldetik, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo eta Kabinetearen Zuzendari Almudena Otaola ere izan dira bertan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkariak eta gaian aditu diren beste batzuk ere bertaratu dira.

‘Euskadin kirolarekin lotutako indarkeria batera kudeatzeko elkarrekin egindako Diagnostikoa eta proposamenak’ txostenaren aurkezpenarekin hasi da bilera. Txostena UPV/EHUko irakasle Marian Ispizuak eta Juan Aldazek landu dute, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eskatuta. Lan honen xedea abiapuntu bat ezartzea da, kiroleko indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko.

Hala, txostenaren asmoa da “kirolarekin lotutako indarkeriaren fenomenoaren diagnostiko bat egitea, futbolaren munduan arreta berezia jarrita, eta maila profesionalean nahiz amateurrean arazoaren hedadura zehazten saiatuz”. Hala, “kirolarekin lotutako indarkeriaren aurkako borrokan azalpenezko esparru kontzeptual bat baita jardun egokien katalogo bat ere” landu dira. Txosten horren barruan gomendioen proposamen bat ere landu da kiroleko indarkeriari aurka egiteko. Azterlan hau Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ostean egingo da publiko.

Gainera, parte-hartzaileek beren proposamenak azaldu dituzte 2019an kiroleko indarkeriaren aurkako ekintzak burutzeko. Azkenik, Batzordearen egutegia finkatu da urte honetarako.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak