Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak argitu duenez neurri horiek onetsi daitezen bermatzeari lehentasuna ematearren ordeztu da Lege Proiektuaiak Lege proiektua ordezkatzearen arrazoia neurriak onesteari emandako lehentasuna dela esan du

2019.eko otsailak 06

Eusko Jaurlaritzak atzo onetsitako premiazko aurrekontu-neurrien hiru lege-proiektuen gaiaz jardun du Lehendakariak. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa izan da joan den astean Gobernu Kontseiluan onetsitako Lege Proiektua ordeztuko duten hiru Lege Proiektu onestea, era horretan Legebiltzarreko talde bakoitzak aukera izan dezan boto bidez bere iritzia adierazteko.

Lehendakariak azpimarratu duenez, erantzukizunetik hartutako erabaki bat da, eta Euskadiko 150 mila familia baino gehiagorentzako neurri positibo batzuk onestea bermatzeko helburuarekin. “Hori da garrantzizkoa eta, Legebiltzarreko txosten juridikoek gure aurreko jarduna ziurtatu bazuten ere, neurri positibo horiek onetsi egiten direla bermatzeari eman nahi izan diogu lehentasuna”, zehaztu du.

Gainera, Lehendakariak azpimarratu duenez, Gobernuak egunero egiten du autokritika. “Autokritika egunero egiten dugu, aurreko egunean egin duguna, edo etorkizunari begira egin behar duguna, berrikustean eta horren inguruan hausnartzean”, zehaztu du. Hala, azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzarena epe luzeko begirada bat da, gobernu-programa batekin, plan estrategiko batzuekin eta sailkako plan batzuekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak