Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Nire uste garrantzizkoa da elkarrizketa-eremuak egotea”

2019.eko otsailak 06

Lehendakariak adierazi duenez, “ilusioz ikusten du” Espainiako Gobernuaren eta Kataluniakoaren artean eman den pausoa elkarrizketari dagokionez. Zentzu horretan, nabarmendu du garrantzizkoa dela bakoitzaren aldetik posizioak zeintzuk diren testuinguruan jartzeko eta, horrela, bakoitzari eragiten dizkion errealitateak interpretatzeko. “Nire ustez garrantzizkoa da elkarrizketa-eremuak egotea eta horietan norbait egotea interpretazio hori ahalbidetzeko”, adierazi du.

“Nire aldetik elkar aditzen lagundu eta erraztuko duen bide oro, harremana normaltzen saiatuko dena eta akordioak ekarriko dituena, ona iruditzen zait Catalunyarentzat, ona Espainiako Estatu osoarentzat eta ona Euskadirentzat”, gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak