Berriak Lehendakaritza
Eu

Ekonomia suspertzen lanean jarraitzearen alde agertu da Lehendakaria, “lehiakortasuna hobetuz eta kalitate handiagoko enplegu-aukera berriak sortuz”

2019.eko otsailak 06
  • Lehendakariak General Química del Grupo Dynasol planta bisitatu du bere 70. urteurrenean. 

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, General Química del Grupo Dynasol planta bisitatu du bere 70. urteurrenean. 

Lehendakariaren jardunaren aurretik bilera bat egin da Kontseiluaren aretoan eta bertan parte hartu dute, Tapia sailburuak ez ezik, General Química Grupo Dynasol enpresako ordezkaritza zabal batek ere.

Bere jardunean, Lehendakaria ekonomia suspertzeko lanean jarraitzearen alde agertu da, lehiakortasuna hobetuz eta kalitate handiagoko enplegu-aukera berriak sortuz. “Gobernutik eta instituzio guztietatik jarraitu egingo dugu “hurbil eta konprometituta egoten” errealitate bat izaten jarrai dezan “auzolan” honek”, gaineratu du.

Lehendakariak nabarmendu duenez, “tokiko sustraia eta ikuspegi globala” izateagatik bereizten da General Química del Grupo Dynasol enpresa. Zentzu horretan, enpresaren nazioarteko bokazioa azpimarratu du Lehendakariak, bere produkzioaren % 80 esportatzen baitu 30 herrialdetara baino gehiagotara. Gainera, Lehendakariak nabarmendu egin du enpresak garatzen diharduen inbertsio-planen garrantzia, produkziorako gaitasuna hobetzea eta lehiakortasuna irabaztea helburu hartuta. “Beren gaitasuna zabaltzeko eta beren lehiakortasuna hobetzeko inbertitzen duten enpresen jarduerari esker egiten du aurrera eta irabazten du lehiakortasuna Herrialde batek”, adierazi du.

Dynasol taldea

KUO taldea ‒Mexikoko nazioarteko korporazio industrial bat‒ eta Espainiako Repsol multinazionala Dynasol taldearen % 50en jabe dira.

2015az geroztik General Química enpresa Dynasol taldearen zutabeetako bat da; kautxu sintetikoa eta produktu kimikoak ekoizten ditu, eta Amerikan, Europan eta Txinan banatuta dauden bere zentroetatik lan egiten du. Gainera, bulego komertzialak ditu Estatu Batuetan.

General Química pneumatikoen fabrikazioaren merkaturako azeleratzaile eta antioxidatzaileen munduko ekoizle nagusietako bat da. 300 bat langile ditu eta kautxuzko mota desberdinetako produktu kimiko finen ia 30.000 tona ekoizten ditu urtean ‒azeleratzaileak eta antioxidatzaileak, beste material industrial batzuen artean‒. Hornitzen dituen merkatu nagusiak hauek dira: pneumatikoak, hodiak, mahukak, pieza teknikoen kautxuzko kableak, latex estaldura, oinetakoak, nekazaritzako produktu kimikoak eta koloratzaileak. Bere produkzioaren % 80 baino gehiago 30 herrialdetara esportatzen dute eta dituzten bezeroen artean daude Michelin, Pirelli, Goodyear, Bridgestone, Continental, Sumitomo, Nokian Tyres, Apollo eta Gowan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak