Eu

Eusko Jaurlaritzak 362.800 euro onartu ditu kultur sormena sustatzeko diru-laguntzetara bideratuta (Gobernu Bilera 2019-02-05)

2019.eko otsailak 05

Laguntza hauen bidez, literatura, zinemagintza, arte eszenikoak edo musika bezalako arlo ezberdinetako 54 kultura-proposamen babestu ziren iaz

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 362.800 euroko kontu-saila onartu du gaurko bere bileran, kultur sormena sustatzeko diru-laguntzetara bideratuta. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egin duen deialdi honek zazpi modalitate ezberdinetako proposamenak lagunduko ditu 2019an. Modalitate horien bitartez, 54 kultura-proposamen babestu ziren iaz.

Deialdi honen xedea da sorkuntza sustatzea kulturgintzaren arlo ezberdinetan, bai eta sortzaileen ibilbidea erraztea ere. Bere aurrekontua handitzeaz gain, deialdiak zenbait aldaketa izan ditu azken urteotan, bi modalitate berri sartu izan baitira urte hauetan: ‘gazteei zuzenduriko euskarazko literatura-testuak’ eta ‘euskarazko ipuin eta eleberri laburrak’.

Honela banatu da modalitate bakoitzerako aurreikusi den zuzkidura:

  • Antzerki-testuak: 52.000 euro.
  • Zinema-gidoiak: 104.000 euro.
  • Musika-lanak sortzea: 50.000 euro.
  • Proiektu eta prototipoen atariko diseinuak (Ikertu): 48.000 euro.
  • Gazteei zuzenduriko euskarazko literatura-testuak: 40.000 euro.
  • Euskarazko ipuin eta eleberri laburrak: 40.000 euro.
  • Koreografiak sortzea: 28.800.

Iragan 2018n egindako azken deialdian emandako laguntzak ondokoak izan ziren: 8 laguntza antzerki-testuak sortzeko; beste 8 gidoiak idazteko; 7 diru-laguntza musika-lanak idazteko; 12 laguntza atariko diseinuak sortzeko; 5 laguntza eman ziren gazteei zuzenduriko euskarazko literatura-testuak idazteko; beste 5 euskarazko ipuinak eta eleberri laburrak idazteko; eta, azkenik, 9 laguntza koreografiak sortzeko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2019.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 El Gobierno Vasco destina 362.800 euros a subvenciones destinadas a impulsar la creación cultural ➡︎ https://t.co/iajneqs4Lg

  • @IkaslanBizkaia
    2019.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Eusko Jaurlaritzak 362.800 euro onartu ditu kultur sormena sustatzeko diru-laguntzetara bideratuta ➡︎ https://t.co/3fNbZaxZ68

Komunikabideek behera kargatzeko