Berriak Hezkuntza
Eu

Lankidetza hitzarmena, europako gizarte funtsarekin batera oinarrizko lanbide heziketa finantzeko (Gobernu Bilera 2019-02-05)

2019.eko otsailak 05

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimena eman du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Hezkuntza Sailaren eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetzeko. Hitzarmen honen bidez, 2014-2017 aldian Oinarrizko Lanbide Heziketa ezartzea Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzeko prozedura egituratzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoari Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak ezartzeko gastuen %50aren kofinantziazioa dagokio, Europako Gizarte Funtsarekin batera. Gastu horiek 31.641.668 eurokoak izan dira 2014-2017 urteetan, beraz, jasotzea aurreikusiriko kopurua 15.820.834 eurokoa da. Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa da Europako Gizarte Funtsak Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programaren 3. Ardatzean jasotzen dituen laguntzak kudeatzeaz arduratzen den erakundea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko