Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Euskadiko aurrekontuen araudian aurreikusitako 2018rako zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen duen Dekretu-proiektua (Gobernu Bilera 2019-02-05)

2019-02-05

Gobernu Kontseiluak baimena eman du zorpetze-eragiketak egiteko, 2019rako luzapen-erregimenean, ekitaldi honetarako 2018. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen Legeak zorpetzeari dagokionez onetsitakoari eta aurreikusitakoari jarraikiz.

2018aren itxierako zorpetze-eragiketak eta 2019an egingo diren amortizazioak kontuan hartuta, ekitaldi honetan formalizatuko den gehieneko zenbatekoa 1.260 milioi euro da.

Ekitaldi honetan formalizatzen den zorpetzeak bermatu beharko du 2019rako adostutako zor publikoaren helburua betetzen dela. 2018ko abenduaren 31n, zor publikoak 5,15 urteko batez besteko bizitza du eta % 1,83ko batez besteko kostua, eta BPGd-aren % 13,5 da. Horrela, lasai betetzen dira Estatuarekin adostutako 2018-2020rako aurrekontu-egonkortasunari eta zor publikoari buruzko helburuak, BPGd-aren % 14,2an ezarri baitziren.

Dekretua onetsi eta argitaratu ondoren, ekitaldiko eragiketak negoziatzen eta egiten hasiko da, eta, azken urteotan bezala, guztira baimendutako kopuru osoa baino txikiagoa izatea aurreikusten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko