Eu

Eusko Jaurlaritzak sindikatuekin adostutako 2020ra bitarteko lan-kontratudun langile finkoentzako erretiro partziala onetsi du (Gobernu Bilera 2019-02-05)

2019.eko otsailak 05

Akordio horri esker, 700 pertsonak aurretiazko erretiroa hartu ahalko dute eta beste 700 euskal administrazio publikoan txanda-kontratuekin sartuko dira 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratudun langile finkoentzako erretiro partzialaren plana” onetsi du; planak 2019. urte honetan sortzen diren erretiro partzial berri guztiak txanda-kontratu berriekin lotzen ditu. Horrela, UGTrekin eta CCOOrekin sinatutako akordioa gauzatuko da; horiek 2018ko azaroaren 8an eginiko “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokor”rean ordezkaritza duten lau zentral sindikaletako bi dira.

Akordioak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ditu ondorioak, 2020ko abenduaren 31ra arte. Lau kolektibotako 700 pertsona baino gehiagorengan du eragina:

  • OSASUNA: “Osakidetzako lan-kontratudun langileak” kolektiboko 465 pertsona
  • HEZKUNTZA: “Hezkuntza Saileko irakasle diren eta irakasle ez diren lan-kontratudun langileak” kolektiboko 130 pertsona
  • AGE: “administrazio orokorreko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratudun langileak” kolektiboko 55 pertsona
  • SEGURTASUNA: “Segurtasun Saileko lan-kontratudun langileak” kolektiboko 45 pertsona
  • JUSTIZIA: “Justizia Saileko lan-kontratudun langileak” kolektiboko 5 pertsona

KONPROMISOA ENPLEGU PUBLIKOAREKIN

Eusko Jaurlaritzak oso positiboki baloratu du akordio hau, gutxienez bi urtez kalitateko lanpostuetan 700 pertsona baino gehiago kontratatzea ekarriko baitu. Gainera, akordio horren bidez, Gobernuak langile publikoen borondatezko erretiro partzialetarako bide ematen du eta pertsona berriek prestakuntza jasotzeko eta plantillak gaztetzeko aukera ematen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko