Eu

Retortillo sailburuak: “Euskadiko turismoaren balantzea oso positiboa da hazkunde desestazionalizatuagatik eta gero eta gehiago egoteagatik dibertsitatean oinarritua”

2019.eko otsailak 06

Urtearen eta turismo jasangarriaren estrategiaren balantze bat egin du gaur sailburuak Turismoko Konferentzia Sektorialean

Ia 3,7 milioi bisitari iritsi ziren Euskadira, atzerriko turismoaren hazkunde handiagoa izan da eta gehitu egin da udaldiko hilabeteetatik kanpo.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Turismoko Konferentzia Sektorialean parte hartu du gaur. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak antolatu duKonferentzia, eta Reyes Maroto Ministroa eta Isabel Oliver Estatuko Idazkaria izan dira bertan buru. Bileran, beste gain batzuen artean heldu zaienak izan dira turismo jasangarriaren estrategia 2030, 2018. urtearen itxiera eta 2019rako turismoaren itxaropenak.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo RetortillokEuskadiko 2018ko turismoaren balantzea egin du gaur Turismoko Konferentzia Sektorialaren barruan.Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioan egin da bilera, eta Autonomia Erkidegoetako Turismoko sailburuek parte hartu duten bertan.

Retortillok bisitarien sarreren kopuru "oso positiboak" aztertu ditu. Ia 3,7 milioi turistak bisitatu dute Euskadi, ia 140.000 bisitari gehiago 2017. urtearen aldean; % 4ko hazkundea izan du, beraz. Horietatik, 100.000 baino gehiago turista atzerritarrak dira (ez egoiliarrak), eta gainerako 40.000ak beste Autonomia Erkidego batzuetako edo barruko turismoari gehitu zaizkionak. Guztira, milioi bat eta erdi turista atzerritar baino gehiago etorri ziren Euskadira 2018an.

Sailburuak azaldu duenez, gainera, hazkunde desestazionalizatuago bat izan da. Hala, “maiatza(% +7,1), iraila (% +5,3) edo azaroa (% +7,5%)bezalako hilabeteek uztailekoak (+2%) etaabuztukoak (+4,7%) baino hazkunde erlatibo handiagoak izan dituzte”.

Horrek guztiak, Retortillok jarraitu du esanez, “Euskadiko industria turistikoaren momentu ona berresten du. Horretarako, hazkunde eutsia eta jasangarria ahalbidetzen duen turismo-eredu bat sendotzen duten lerroetan jarraituko dugu lanean:apustu estrukturaletan, dibertsifikatuetan arreta berezia jarrita, bai herrialdearentzat baita bisitatzen gaituztenentzat ere balio erantsia gehituko diotenak, eta turismoa lurraldean banatzen lagunduz, Euskadiko hiri eta herri gehiagoetatik hedatu daitezen negozio-aukerak”.

Espainiako Gobernu berria iritsi denetik deitzen den bigarren Turismoko Konferentzia Sektoriala da hau.Zehazki, aurreko bileran, 2018ko uztailean izandakoan, erabilera turistikorako etxebizitzei buruzko araudia, ostalaritzaren sektoreko enpleguaren kalitatea eta herrialdearen estrategia izan ziren aztergai, besteren artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak