Eu

Euskadi Lagunkoia Sareak lau bideo atera ditu eta, horietan, beren talde sustatzaileak bultzatzen dituzten pertsonek beren esperientziak kontatzen dituzte, zuzenean

2019.eko otsailak 06
  • Bideoetan, Abadiño (Bizkaia), Antzuola (Gipuzkoa), Irura (Gipuzkoa) Kanpezu (Araba) udalerrietako esperientziak jaso dira

VG 19-02-06

Euskadi Lagunkoia’ sareak Euskal Autonomia Erkidegoko hirurogei udalerri jaso ditu adinekoekiko lagunkoitasunaren inguruan eta, horren bidez,  zahartze aktiboa sustatzen da. Sareak lau bideo atera ditu, udalerri parte-hartzaileen beren esperientziatik abiatuta proiektua zabaltzeko. Bideo horietan protagonistak, talde sustatzaileetako kideak ageri dira, Euskadi Lagunkoia zer den eta zer jardun-eremutan ari diren lanean azaltzen. Zehazki, lau bideo horietan, Abadiño (Bizkaia), Antzuola (Gipuzkoa), Irura (Gipuzkoa), eta Kanpezu (Araba) udalerrietako esperientziak jaso dira.

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak honako hau azaldu du: “bideo horien bidez, gure helburua, batetik, talde sustatzaileen errealitatea erakustea da, eta, bestetik, pertsona horien udalerri bereko edo beste udalerri batzuetako jendeak proiektua zertan datzan hurbiletik jakitea”. Lagunkoitasunetik, esan du, “besteak beste hirigintzarekin, etxebizitzarekin edo garraioarekin zerikusia duten ekintza zehatzak lantzen dira, baina, eremu horietan egon daitezkeen lorpenak garrantzitsuak izanik ere, sareak herritar aktiboak ere sustatzen ditu, eta parte-hartzaileak beren herri edo hiriko erabakietan parte hartuz ahalduntzen direla bultzatzen du”.

Lau bideo horiek honako esteketan daude ikusgai:

'Euskadi Lagunkoia' sarea Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimena da, eta helburua da adinekoen eta herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruneak hobetzeko, “mundu guztia zahartu ahala beren bizitza egiten jarraitu ahal izateko”. Sare hori Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen ‘Age-friendly Environments Programme’ programan oinarritzen da.

Oraintsu, Osasunaren Mundu Erakundeak berak euskal sarearen eredua nabarmendu du, The Global Network for Age-friendly Cities and Communities Looking back over the last decade, looking forward to the next (adinarekin lagunkoiak diren hiri eta erkidegoetarako sare globala; azken hamarkadan atzera begira eta hurrengoa heltzeko irrikitan) argitalpenaren bidez; bertan, Euskadin adinekoak ahalduntzeko abian jarri den eredua nabarmendu du. OMEren iritziz, “'Euskadi Lagunkoia' programaren garapenean arrakasta-eragile garrantzitsuenetako bat oinarriko herritarren lidergoa da”.

Nazioarteko erakundearen iritziz, “adinekoen elkarteen arteko elkarlana funtsezkoa izan da” Euskadi Lagunkoia abian jartzeko, eta "proiektua zentroak suspertzeko eta baterako helburuaren inguruan lan egiteko erabili da”. Ildo horretan, Osasunaren Mundu Erakundearen hitzen arabera, “adinarekin lagunkoia den programan adinen parte-hartzea eta lidergoa sustatzea Euskadiren funtsezko helburu da”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak