Eu

Lide Amilibiak, bihar, Bordeleko hirugarren gizarte-sektorearen inguruko eskualdeen arteko lankidetzari buruzko jardunaldian parte hartuko du

2019.eko otsailak 06
  • EGABek, Ceser-ek eta Euroeskualdeak antolatuta

Bordele, 19-02-06

Euskadiko EGABen eta Nouvelle Aquitaineko Ceserren ordezkaritzen lankidetzaren esparruan, bihar, ostegunean, otsailaren 7an, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak bilera batean parte hartuko du, Nouvelle Aquitaine eskualdearen egoitzan, Bordelen, hirugarren sektorearen eta ekonomia sozialaren inguruan. Annick Allard Batzordeko presidenteak eskualdeen arteko, mugaz gaindiko eta nazioarteko lankidetza azalduko du, eta lehen mahai-inguruak Nouvelle-Aquitaineko ekonomia sozialaren eta solidarioaren egoera aztertuko du.

Topaketan, Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, Leyre Azcona Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko teknikak eta Euskal EGABeko eta Sareen Sareko parte-hartzaileek parte hartuko dute.

Eskualde mailako ekonomia soziala eta solidarioa honako hauek aztertuko dute:   Jacques Le Priol ESSren zuzendaria Nouvelle-Aquitaineko Conseil Régional-en, eta Heykel Bouazza ESSren teknikaria Nouvelle-Aquitaineko Conseil Régional-en.

Aquitaine eskualdeko ekonomia sozialaren eta solidarioaren eskualdeko Ganberatik (CRESS), Mélanie Thuiller CRESS Aquitaineko koordinatzaileak azalduko du jarduketa, eta Girondeko Departamentu Kontseiluaren «Aukera solidarioak» ekimena Timothée Duverger Bordeleko Unibertsitateko Politika Zientzien Fakultateko Maître de conférences elkartuak eta Émile-Durkheim zentroko ikertzaile elkartuak, Girondeko Departamentu Kontseiluko presidentearen kabineteko kideak azalduko du.

Eskualdearen, Estatuaren eta Nouvelle Aquitaine Elkartze Mugimenduaren arteko Nouvelle-Aquitaine Elkarrekiko konpromisoen Gutuna Patrick Leresteux Nouvelle Aquitaineko elkartze-mugimenduaren (Ma-NA) presidenteak aurkeztuko du.

Nouvelle-Aquitaineko gizarte-berrikuntza Luc Paboeuf Crisalidh-eko (tokiko ekintzaren eta giza garapenerako ekimenen bidez gizarte-arloan berritzeko baliabide-zentroa) arduradun operatiboak eta Katedraren titularkideak eta Xabier Itcaina Soziologia politikoko CNRS-HDR ikerketa-laborategiko zuzendariak (UMR 5116, Centre Emile Durkheim-en) eta Crisalidh Katedrako titularkideak azalduko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marc Moulin, Annick Allard,Jacques Le Priol, Leyre Azcona, Heykel Bouazza, Mélanie Thuiller Timothée Duverger,