Eu

Zadorrako urtegi-sisteman 96 Hm³ ur sartu da azken 11 egunetan: Urrunagan sartzen dena baino gehiago

2019.eko otsailak 04

Ullibarriko urtegia 45 m³/s ur isurtzen ari da urtegietan toki egiteko: azken 11 egunetan 96 Hm³ ur jaso eta gero, Urrunagako urtegian sartzen dena baino gehiago.

Ur-hustutze hau posible da azken 11 egunetako prezipitazioak bukatu direlako eta, hortaz,  Zadorrako mailak beherantz egin duelako. Bestalde, urtegien mailak gora egin duela ikusita, eta urtegien inguruko mendi-magaletan elurra metatu dela ikusita, ura isurtzen da, urtegietan leku egiteko; Zadorrako urtegi-sistemak euri askoko emari handienei berriro eutsi ahal izateko.

Hain zuzen ere, Ullibarri 45 m³/s ur isurtzen ari da etengabe urtarrillaren 25etik (otsailaren 1 eta 3an hustutze hori baretu egin zen, erregulatu gabeko arroko urek ibaia hazarazi baitzuten). Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (CHE) da maniobra horiek agintzen duena, URA eta CHEegoeraren jarraipen bateratua oinarri.

Urtarrilaren 23 eta 24ean, Zadorrako arroan ibaiak ohiko ibilgutik atera ziren egun horietan, urtegi sisteman sartzen ari zen gehienezko emaria 450 m³/s ur zen. Momentu horietan, baina,  Ullibarri zein Urrunagako uhateak itxita ziren, eta emari hori Zadorrara ez heltzea ahalbidetu zuten. Horri esker, Abetxukotik igarotzean, Zadorrak 100 m³/s-ko jario beharrean, 550 m³/s ur jarioko zukeen momenturik bortitzenetan. Aurreko urteetan bezalaxe, euri askoko gertakarietako momentu latzenetan,  urtegietan jatorri duen emaria oso txikia, ala kasu honetan bezala, deus ez.

Urtarrilaren 25ean bi urtegien uhateak ireki zirenetik, Zadorrara 39 Hm3 ur isuri da bi urtegietatik; eta, horiei guztiei, Arratiarantz isuri diren beste 32  Hm3 ur gehitu beharko litzaizkioke. Urtarrilaren 23ko egoerarekin alderatuta, oraintxe, ur hustutze nabarmen hori gorabehera, 25 Hm³ ur gehiago dago urtegi-sisteman gordeta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak