Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera
Herri-dirubideen Euskal Kontseiluak akordio hauek hartu ditu, beste batzuen artean:
Zerga itunduen ondoriozko 2017-2018 diru-bilketa, termino homogeneoetan
2018ko ekitaldia ixtean, zerga itunduen ondoriozko Foru Aldundien diru-bilketa finkatua 14.981,5 milioi eurokoa izan da. Hau da, urte arteko diru-bilketak %3,5 egin du gora, eta joan den urrian egindako azken aurreikuspenaren gaineko gauzatzea %101,9koa izan da (Aurrekontuaren gaineko %104,1).
Hala ere, zehaztu behar da urte arteko alderaketan zerikusia duela 2017ko diru-bilketaren gainean 2017/05/17ko EIBMaren akordioek izan zuten eraginak. Horien bitartez erregularizatu egin ziren 2008-2016 epealdiko kupoak. Ondorio hori alde batera utziz gero, 2018ko diru-bilketa aurreko urtekoa baino 1.107,5 milioi euro gehiagokoa izan da, eta %8,0ko hazkunde tasarekin.
Foru Aldundiek 2018an egin dituzten Ekarpenen Likidazioa
2018an ordaindutako Kupoaren zenbatekoa 951 milioi eurokoa izan da, eta zergen diru-bilketaren itxiera eta Kupoaren ordainketak ezagutu eta gero 2018ko ekitaldian Erakunde Komunei egindako ekarpenen likidazioa kalkulatu da, indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz.
Azken zenbatekoa 9.997,4 milioi eurokoa da, hasiera batean aurreikusitakoa baino 474,1 milioi gehiago.
Egokitzapenerako Funts Orokorraren Likidazioa 2018an
2018.urteko diru-bilketaren itxiera ikusita, 133,7 milioi euroko Egokitzapenerako Funts Orokorra hornituko da. Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da, 39,1 eta 94,6 milioi euro, hurrenez hurren.
2018ko ekitaldiaren amaierako azken emaitzak ikusita, Eusko Jaurlaritzak 2.827.070,50 € jarriko ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak beste 2.827.070,50 €, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean banatzeko, 1.613.112 eta 4.041.029, hurrenez hurren. Neurri horren bitartez, koefiziente horizontalaren %99ra heltzea bermatzen da.
Ez Ohiko Funtsa
Diru-bideen Euskal Kontseiluak, eguneko gai zerrendatik kanpo, Ez Ohiko Funts bat eratzea erabaki du, Ekarpenen Legearen metodologia berriaren lehen pausoa izan daitekeena. Horrela, Lurralde Historikoetako batek edo gehiagok, Egokitzapenerako Funts Orokorraren egungo mugarekin bere koefiziente horizontalaren %99a lortzen ez badu/te aktibatuko da eta, hala denean, ekitaldiaren likidazioan aplikatuko da.
Funts horren zenbatekoaren muga, banatu beharreko baliabideen %0,45ekoa izango da. Egungo diru-bilketa aurreikuspenak kontuan izanda, 60 milioi euro izango lirateke. Ekarpen horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak %50 jarriko du, eta gainerako %50 Lurralde Historikoen kargura joango da, bakoitzaren koefiziente horizontalaren arabera.
-
2019-02-14
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ℹ️ Acuerdos del Consejo Vasco de Finanzas Públicas ➡︎ https://t.co/lLlHhI9x05 https://t.co/Nuh4JV97hu -
2019-02-14
Comentario de Twitter:
ℹ️ Acuerdos del Consejo Vasco de Finanzas Públicas ➡︎ https://t.co/lLlHhI9x05 https://t.co/Nuh4JV97hu -
2019-02-14
Comentario de Twitter:
ℹ️ Herri-dirubideen Euskal Kontseiluak hartutako akordioak ➡︎ https://t.co/sgme0UForp https://t.co/EhH3r7VAb7