Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Babestutako 76 etxebizitza Beasainen

2011.eko martxoak 09

Lehenengo eraikina dagoeneko altxatuta dago, eta aurki bigarrenari ekingo diote

Etxebizitza guztiak partzela bakar batean eraikiko dira, garajea izango du sotoan eta erdi-sotoan. Bi eraikin egingo dira, eta beheko solairua, beste 3 solairu eta atikoak izango dituzte. Fatxadak aurrefabrikatutako hormigoizko panelekin egingo da, artile minerala erabiliko da isolamendutarako, eta barru aldetik kartoi-igeltsuzko panel arinak ipiniko dira. Ate-leihoak berriz,  aluminio anodizatuzkoak, zubi termikoaren hausturarekin. Berokuntzarako gas naturalarekin funtzionatzen duten galdara zentralizatuak eta etxeko ura berotzeko eguzki-panelak jarriko dira.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua eta Patxi Plazaola Beasaingo alkatea Etxebizitza Saila alokatzeko eraikitzen ari den 38 etxebizitzetako obrak bisitatzen izan dira. Gainera, Etxebizitza Sailak, Visesaren bidez, beste 38 etxebizitza eraikiko ditu. Horietatik 63 alokatzeko izango dira.

Obrak 4,6 milioi euro kostatuko dira, eta 2012ko uda ondoren bukatzea espero dute.

Visesaren sustapena (G-44)

Etxebizitza-kopurua:   38 etxebizitza 25 babes ofizialekoak, alokatzeko; 13, tasatuak Egokitutako etxebizitzak Guztira, 2; eraikin bakoitzean bana

Logela kopurua: Logela batekoak: lehenengo eraikinean, 0; bigarrenean, 1

2 logelakoak: lehenengo eraikinean, 22; bigarrenean, 12

3 logelakoak: lehenengo eraikinean, 3; bigarrenean, 1

Tasatuen prezioa: 2.388 €/m2 etxebizitza eta 597€/m2 eranskinak. 162.224 € eta 186.521 € artean (etx.+trastelekua+garajea).

Obraren hasiera: Obrak 2011ko ekainean zehar hasiko dira.

Obren amaiera: 2013ko uztaila. Obren kostua: 3,5 milioi euro.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, Iñaki Arriola y el alcalde de Beasain, Patxi Plazaola