Eu

Eusko Jaurlaritzak, Taxiek eta TIGek Euskadirako araudi berriaren oinarriak adostu dituzte

2019.eko otsailak 04
  • Akordioa Taxien hurrengo Mahaian berretsiko da, Lakua testu artikulatua idazten hasteko, gaur ezarri diren alderdiak aintzat hartuta.

Taxien Mahai Sektoriala pasa den asteazkenean batu zen, urtarrilaren 30n, eta, orduan, Eusko Jaurlaritzak, Taxien Euskal Federazioak eta Euskadiko TIGen ordezkariek TIGen sektorea arautuko duen euskal arau berriaren oinarriak zehazten aurrera egiteko lanean jarraituko dutela adostu zen.

Gaur horretarako batu den lantaldeko buru Janire Bijueska da, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendaria; lantaldeak akordioa lortu du eta, horretarako, araudi berriak jaso beharko dituen gidalerro berriak ezarri ditu.

Janire Bijueskak lortu duten aurrerapenak nolako balioa duen nabarmendu du; izan ere, “akordioa oso garrantzitsua da. Konfrontazioaren eta indarraren aurrean, Euskadin, gaur, gauzak egiteko beste modu bat aurkeztu dugu, elkarrizketatik eta adostasunetik abiatuta”. Zuzendariak konpromisoa hartu du hitzartutako testua hurrengo Taxien Mahai Sektorialera eramateko eta testu artikulatua baldintza beretan idazten hasteko.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, “gaur ez dute batzuek edo besteek irabazten, euskal gizarteak baizik. Akordio horri esker, TIGen sektorea arautuko dugu, Taxiekin modu antolatuan bizitzeko, kontuan hartuta bi zerbitzuen izaera desberdina dela, Euskadin ibilbide luzekoak biak eta elkarren osagarri izan daitezkeela”.

*AKORDIOA erantsi da

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Taxi eta VTCs