Eu

Hernaez: “Funtsezko elementutzat onartu dugu enpresaren eremu guztietan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzea”

2019.eko otsailak 01

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, gaur goizean, Emakumeen, Berrikuntzaren eta Zientziaren Lehen Topaketan parte hartu du; topaketa Barakaldoko Udalak eta Zientzia eta Berrikuntzaren Hiriak Sustatzeko Sareak antolatu dute.

Hernaezek nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak “funtsezko elementutzat” onartu duela “enpresaren eremu guztietan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzea”. Era berean, zientzia eta teknologia gizartera hurbiltzeko, emakumeek eremu horretan duten eginkizuna bultzatu eta ezagutzera emateko eta gazteen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak zabaltzeko eta horiei bide emateko dagoen beharra nabarmendu du. Ekitaldia BIC Bizkaia Ezkerraldean izan da eta, bertan, Itziar Epalza Teknologia Parkeen zuzendaria ere izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia Del Campo (Barakaldoko alkatea)