Berriak Segurtasuna
Eu

Guztira 4.498 pertsonak eman dute izena Ertzaintzaren 28. Promoziorako hautaketa-prozesuan

2019.eko otsailak 01

Lehenengo probak datorren otsailaren 23an egingo dira Bilbao Exhibition Centerren

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailak 1

Guztira 4.498 pertsonak, 3.254 gizonezkok eta 1.244 emakumezkok, eman dute izena Ertzaintzaren 28. Promoziorako hautaketa-prozesuan parte hartzeko. Eskaintzen diren 500 plazetako bat lortzeko aukera izateko izena emateko epea abenduaren 19an zabaldu zen, deialdia EHAAn argitaratu ondoren, eta joan den ostegunean, urtarrilaren 31n, amaitu zen. Hautaprobei datorren otsailaren 23an ekingo zaie. Egun horretan deituko dira izangaiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren egingo diren lehenengo azterketarako.

 

Guztira bi sexuetako 4.498 gaztek egin dute Ertzaintzaren 28. Promoziorako hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera. Izena eman duten horietatik 3.254 gizonezkoak dira (% 72,45) eta 3.254 emakumezkoak (% 27,65 %).

Izena eman duten gehienak Bizkaikoak dira (% 58,6 %), ondoren Gipuzkoakoak (% 21,3) eta Arabakoak (% 14,4), eta gainerakoak beste lurralde batzuetakoak, bereziki Burgos, Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Madrilgoak.

Euskara jakiteari dagokionez, eta egiaztatzeko azterketa egitea aukeratuko dutenen zifrak osatzea falta bada ere, onartutakoen % 55,5 inguruk dute egiaztatuta euskararen jakite-mailaren bat.

Behin izena emateko epea amaituta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak datozen egunotan argitaratu beharko ditu azkenean hautaketa-prozesuan parte hartuko dutenen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

 

Lehenengo probak datorren otsailaren 23an BECen.

Hautaproben prozesuari datorren otsailaren 23an, goizeko zortziak eta laurdenean, ekingo zaio Barakaldoko BECen. Izangaiei lehenengo probarako deia egingo zaie. Ariketa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango da.

Lehiaketa-fasean meritutzat baloratuko dira titulazio eta diploma ofizialak, baita beste hizkuntza batzuk jakitea ere (adibidez, ingelesa, frantsesa eta alemana).

Euskararen ezagutza gehienez 55 punturekin baloratuko da Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komuneko B-2 maila edo hortik gorakoa egiaztatuta dutenen kasuan, eta 20 punturekin B-1 mailakoen kasuan. Euskararen jakite-maila egiaztatzeko, borondatezko proba bat edo gehiago egingo da. Titulazio baliokideak dituztenei puntuak esleituko zaizkie, aurreko atalean aurreikusitako proba edo probak egin beharrik gabe.

Sarbide-proba guztiak gainditzen dituztenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako prestakuntza-ikastaroan sartuko dira eta, hura gainditu ondoren, praktikaldia hasiko dute unitateetan, dagozkion jarduera-arloen arabera egokienak suertatzen diren zentroetan edo egoitzetan, Ertzaintzaren barruan haien prestakuntza integrala lortzen saiatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak