Eu

Landaola Federazioak bere sariak banatu ditu Gipuzkoako landa garapeneko proiektuen artean

2019.eko urtarrilak 31
  • Aurten, lehenengo aldiz, Landaolak emakumeei eman die sari berezi bat beraien lana landa ingurumenaren alde errekonozitzeko.

Gaur Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egiteko asmoz, Landaola Federazioak II. Landaola Sarien banaketa ekitaldia ospatu du, Itziarko Burugorri eraikinean.

Aurten, lehenengo aldiz, Emakumeak Landa Eremuan saria banatu da eta azoketako emakume baserritarrie eman zaio, bere eguneroko lana eskertzeko, landa ingurunerako oso onuragarria delako.

Bigarren edizio honetan bestelako sarituak honako proiektuak izan dira:

- Erakunde pribatuen arloan: Ibarbi Elkartea. Errezil Sagarraren Ibilbidea

- Erakunde publikoen arloan: Orexako Udala. Orexa Bizirik

- Urteetako ibilbideari: Peio Rubio Urbieta nekazaria.

Landaola, Gipuzkoako landa eremuaren garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren laguntzarekin landa ingurunearen iraunkortasuna bermatu eta sustatu asmoz lana egiten du.

Landaola, Gipuzkoako sei Landa Garapen Elkartek osatzen dute: Behemendi, Deba-Garaia, Debemen, Goimen, Tolomendi eta Urkome.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Irma Mª Basterra Ugarriza
    Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)