Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.650.000 euro inguru bideratu ditu Enkarterriko 38 proiektutarako, 3,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak eginda

2019.eko urtarrilak 31
  • Eusko Jaurlaritzak bisita erronda bati ekin dio Enkarterrian landa eta itsasertzeko inguruneen garapenerako proiektu nabarmenak bertatik bertara ezagutzeko eta finantzaketa publikoarekin Euskadin egiten ari diren landa garapeneko ekintzak balioesteko.
  • Aurten, exekutibo autonomoak 18 milioi baino gehiagoren laguntzak onartu ditu landa eta itsasertzeko inguruneetako udalerrietako garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko.

Finantzaketa publikoarekin Euskadin egiten ari diren landa garapeneko ekintzak ezagutzeko eta balioesteko asmoarekin, Eusko Jaurlaritza bisita erronda bati ekin dio euskal eskualde guztietatik, bereziki Leader guneetan, hau da, landa izaera handieneko udalerrietan kokatutako proiektuak ikusteko. Bisita hauetan lehena Enkarterrialdeko LGEaren egoitzan hasi da, Enkarterriko eskualde bizkaitarreko Artzentales herrian, eta bertan inplikatutako erakundeen ordezkariek –Eusko Jaurlaritza buru zela– eta udalen ordezkariek hainbat proiekturen garapena ezagutu ahal izan dute lehen eskutik.

Zehazki, Karrantzako “Casa Garras” jatetxea, Galdameseko Sopuerta tailerretan egindako handitze lanak eta Abanto-Zierbenako Cotorriko udal aterpetxea bisitatu dira. Bisitan parte hartu dute –eskualdeko udaletako alkateekin, Enkarterriko Mankomunitateko presidentearekin, Enkarterrialde LGEko gerente Txus Gomezekin eta bertako lehendakari Julian Isuskizarekin batera– Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Landa eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendari Irma Basterrak.

Bisitatutako proiektuak, Euskadiko landa guneetako udalerrietan garatu diren edo garatzen ari diren 600dik gorako proiektuak bezala, Eusko Jaurlaritzak Leader, Erein eta Itsaspen lerroen barruan onartutako laguntzei esker izan dira posible.

Laguntza hauen bidez lehen sektoreak eta landa inguruneak dituen erronka nagusiei aurre egin nahi zaie, hala nola belaunaldi arteko erreleboa, lehen sektorearen modernizazioa, berrikuntza eta lehiakortasun ideien garapena, eta nekazaritza elikagaien, abeltzaintzaren eta basogintzaren eremuen gaineko prestakuntza. Laguntzak Euskal Herriko Landa Garapenerako 2015-2020 aldirako Programaren barruan sartzen dira (OSOA), Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek finantziatuta, FEADER Europako Fondoaren batera, eta Mendinet toki ekintzarako taldeak eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dute.

Bisitatutako proiektuen gaineko datuak 

 “Casa Garras”

“Casa Garras” jatetxe bat da eta Txema Llamosa sukaldariak gidatzen du, bere familiarekin batera eta, zehazki, bere arreba Pilar Llamosarekin batera, zeina enologoa baita. Biek beren guraso eta aitona-amonen sukaldaritza tradizionalari jarraitu diote, Concha auzoan, Karrantzan. Jatetxearen sukaldea handitzea eta modernizatzea, sarrerak egokitzea eta gunea prestatzea dira proiektu honetako lanak, izan ere, txiki geratu da.

Eraikinaren behe solairuan zein lehenengo eta bigarren solairuetan egin da birmoldaketa. Obrek, besteak beste, sarbideak eta segurtasuna hobetu, guneak handitu eta zerbitzuak hobetzeko balio dute. Aurrekontua 260.000 eurotik gorakoa izan da, eta kopuru horretatik ia 126.000 euro Leader diru laguntzen lerrotik eskuratu dira.

Sopuerta tailerrak

Sopuerta Tailerrak famili enpresa bat da, eta Enkarterriko Galdames udalerriko La Aceña auzoko industrialdean kokatuta dago. 1975ean sortu zen, eta hiru lan gune nagusi ditu gaur egun: galdaragintza, mekanizazioa eta muntaketa mekanikoa. Horrez gain, 3500 m2-ko instalazioak ditu, zeinetatik 2500 m2 tailerrak diren.

2018an diru laguntza eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, Leader programaren bitartez, inbertsio berriak egiteko makinetan eta langile berriak kontratatzeko. Eskualdearekin oso konprometituta dagoen enpresa bat da, eta bere langile asko San Viator Prestakuntza Zentrotik datoz

Guztira, 194.000 euro eman zaizkie, makinetan egingo diren inbertsio guztietarako, eta 424.000 euro kontratazioetarako.

Cotorrioko Aterpetxea eta Gizarte Zentroa

Proiektua, Meatzaldeao udalerriko Abanto  Zierbena Udala bi zatitan dago banatuta eraikin berean. Proiektuarekin, aterpetxea gizarte zentro bihurtzeko moldaketa lanak egingo dira, batetik, eta gune hori eraberrituko da aterpetxe turistiko gisa, bestetik. Burdin Mendien Bide Berdearen ertzean dago eta 42 pertsonarentzako lekua dauka.  Instalazioak hobetuta erabiltzaile kopurua handitzea espero da, meatzarien udalerriaren gune honetako turismoaren alde eginda. Aterpetxea eraberritzeko lanek 88.176 euroko inbertsioa egitea eskatu dute, eta kopuru horretatik 49.000 euro Eusko Jaurlaritzak Erein lerroaren bitartez emandako laguntzetatik eskuratu dira; Gizarte zentroa egokitzeko lanetan, berriz, 132.200 euro inbertitu dira, eta horietatik 95.200 euro baino gehiago Erein laguntzak izan dira.

Enkarterriari buruzko datuak

Leader programaren 2018ko deialdian, 39 sustatzaile publikok zein pribatuk egin zuten eskaria eskualdean. Euskal eskualde guztietan erregistratutako kopuru handiena izan da, eta horietako 22ri oniritzia eman zaie. Aurreikusitako inbertsioa 255 milioi euro ingurukoa da eta Eusko Jaurlaritzako onartutako laguntzak, berriz, 896.000 eurotik gorakoak dira.

LEADER PROIEKTUAK ENKARTERRIAN

HERRIA

Jargreen – Lorezaintza arduratsua

Alonsotegi

Santelices auzoko arazketa sistema

Artzentales

Karpa, Mini dunperra eta mini retroa

Karrantza

Galua eguneko zentroaren start-upa

Karrantza

Galua eguneko zentroko inbertsioak

Karrantza

Belar ondua paketatzeko makina

Lanestosa

Enkarterri Garatzen 2. fasea

Lanestosa

Ipar tailer mekaniko mugikorra abian jartzea

Turtzioz

Ipar tailer mugikorreko inbertsioak

Turtzioz

Los Picudos-Casa Garras kafetegia handitzea eta modernizatzea

Karrantza

Ostalaritzako enpresa kontratatzea

Artzentales

Makinak modernizatzeko inbertsioak

Sopuerta

Home Standigeko inbertsioa arkitektura estudioan

Sopuerta

Arkitektura estudioa kontratatzea

Sopuerta

Garbiketa enpresako plantilla handitzea

Karrantza

Ostalaritzako establezimenduan jatetxea handitzea

Artzentales

Landetxearen plantilla handitzea

Artzentales

Traslosheros Landetxearen start-upa

Artzentales

Traslosheros landetxeko inbertsioak

Artzentales

Oihal pertsonalizagarrien fabrikazio aurreratua

Gordexola

Sopuerta Tailerretako makinetan inbertsio berriak

Galdames

Sopuerta Tailerretako kontratazioak

Galdames

Erein programari dagokionez, 12 proiektu onartu dira guztira Enkarterrialdean (3 proiektu pribatu eta 9 publiko). Aurreikusitako inbertsioak milioi eurotik gorakoak dira, eta 700.000 euro inguruko laguntzak dituzte.

EREIN PROIEKTUAK ENKARTERRIAN

HERRIA

Cotorrio udal aterpetxea eraberritzea

Abanto-Zierbena

Kardeo auzoan arbolak landatzea

Zierbena

Pandozales landa guneko depositurako pista

Balmaseda

Trianoko eta Piconeko hornidura sarea

Abanto-Zierbena

Cotorrioko eskoletako gizarte eta kultur zentroa

Abanto-Zierbena

La Rigada Kultur Etxea eraberritzea

Muskiz

Buscametas proiektua

Güeñes

Sea Marconi Bizkaia jarduera lerro berrua

Abanto-Zierbena

Bizkaia Park Abentura

Güeñes

Ur hodi berria Eskandalen eta El Arcoko saneamendu sarea

Artzentales

Udal eraikina birgaitzea

Gordexola

Zaramilloko erretiratuen egoitza eraberritzea

Gueñes

Itsaspen programari dagokionez, Kardeoko saneamendu kolektorearen proiektuak 27.000 euro baino gehiagoko diru laguntza bat eskuratu du, Zierbenan, eta proiektuak, berriz, 72.000 euro inguruko inbertsioa egitea eskatu du. Eta izaera soziala eta kulturaleko proiektuetan, diru laguntzak hiruri eman zaizkie (XI Rallysprint Karrantza-Lanestosa, I Canicross "Via Verde Montes de Hierro", eta “Ondo Bizi Arte Egonaldia II. Residencia artística del Buen Vivir”), 23.500 euroren laguntzekin guztira.

ITSASPEN PROIEKTUAK ENKARTERRIAN

HERRIA

Kardeoko saneamendu kolektorea

Zierbena

 

PROIEKTU SOZIOKULTURALAK ENKARTERRIAN

HERRIA

XI Rallysprint Karrantza-Lanestosa

Karrantza

I Canicross "Via Verde Montes de Hierro"

Galdames

Ondo Bizi Arte Egonaldia II. Residencia artística del Buen Vivir

Karrantza

Babes ekonomiko honek ahalbidetuko du Enkarterriko landa guneetan bizi direnen bizi kalitatea hobetzea eta haientzako zerbitzu gehiago jartzea, bai eta eskualdeko landa guneen ekonomia dibertsifikatzea ere, eta babes hori lortzeko funtsezkoa izan da Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkartearen laguntza, aholkularitza eta sustatzaile publiko zein pribatuekin etengabe harremanetan egotea. 

Laguntzak Mendinet toki ekintzarako taldeak kudeatu ditu, eta talde horretako kideak dira Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkartea (LGE), Euskadiko gainerako LGE-ekin batera, eta Eusko Jaurlaritzaren Hazi Fundazioa.

Euskadiko datuak

2018an, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu Euskadiko landa eta itsasertz ingurunetako udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko asmoarekin. Landa garapenerako dituen programen bitartez eman ditu laguntza horiek, esaterako Leader, Erein eta Itsaspen programen bitartez, bai eta EAEko landa eta itsasertzeko inguruneak dinamizatzeko ekitaldi sozialak egiteko laguntzen bitartez ere. Finantzatutako proiektuek 50 milioi euroren inguruko inbertsioak aurreikusten dituzte eta batez ere enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera, besteren konturako kontratazioak egitera, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak eraikitzera eta konpontzera, turismoa sustatzera, eta gune horietako biztanleen bizi kalitatea eta etxebizitzen sarbideak hobetzera zuzenduta daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Karrantzako, Gordexolako, Artzentalesko, Galdamesko alkateak, Enkarterrialdeko presidentea, Enkarterrialdeko gerentea, Enkarterrialdeko juntakidea, Enkarterrialde Mankomunitateko presidentea, Lanestosako Balmasedako, Abanto Zierbenako alkateak