Eu

Zadorrako urtegiek datozen egunetarako aurreikusitako euri berriei toki egiten jarraitzen dute

2019.eko urtarrilak 31
  • Ullibarri 45 m³/s ur askatzen ari da; Urrunagak 30 m³/s ur isurtzen ditu Arratiarantz
  • Urtarrilaren 23 eta 24ean Zadorra urtegi-sisteman 25 Hm3 ur sartu dira, AMVISAren jarduera-esparruan urtean hornidura bermatzeko beharrezkoa baino gehiago, baina ez zen deus isuri Zadorrarantz. Alegia, Abetxukotik egun horietan jariotzen ari zen 100 m³/s-ko emaria ez zetorren urtegietatik

Vitoria-Gasteiz. 2019.01.31. Zadorrako urtegiek 75 m³/s-ko isurtzen jarraitzen duten datozen egunetarako aurreikusitako euri berriei toki egiteko. Hain zuzen ere, Ullibarri 45 m³/s-ko ur askatzen ari da etengabe urtarrilaren 25etik, eta Urrunaga Arratiarantz 30 m³/s-ko ur askatzen ari da (urtarrilaren 25 eta 26ean, Urrunagak Zadorrarantz ere isuri zuen ura 15 m³/s-ko).

Urtegietatik ura isurtzeko maniobra hori Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren oniritzia jaso du; hornidura bermatzeko mailatik gora gordetako ura bada ere, urtearen sasoi honetan isurtzen hasteko kotatik (urtegietan balizko euri berriei eusteko ahalmena gordetzeko) beherago isurtzen ari da.

Oraindik bukatu ez den euri askoko gertakari hau urtarrilaren 23an hasi zen. Urtarrilaren 23 eta 24ean Zadorrako urtegi-sisteman 25 Hm3 ur sartu ziren: AMVISAren jarduera-esparruan, urte batean, hornidura bermatzeko beharrezkoa baino gehiago. Egun bi horietan, ibaiak bere ohiko ibilguaz haratago hazi ziren Zadorrako arroan; aldiz, Ullibarri eta Urrunagako uhateak erabat itxita izan ziren, ur-bolumen hori Zadorratik ateraz, eta uholde orbana nabarmen handiago izatea saihestuz. Egun horietan, Abetxukotik jariotzen ari zen 100 m³/s ura erregulatu gabeko arroaren zatitik zetorren. Halaxe izaten ohi da ere ur-askoko gertakarietan: urtegietatik datorren ura oso zati txikia edo bat bera ere ez izaten da.

Urtarrilaren 25etik aurrera bi urtegietako uhateak ireki ziren. Urrunagak bi egunez ireki zituen; Ullibarrik oraindik irekita darrai, 45 m3/s-ko ur hustutzen. Urtarrilaren 25etik Zadorrara 22 Hm³ isuri dira bi urtegietatik, eta parez pare, Urrunagatik Arratiarantz 12 Hm³ isuri dira (aurreko bi egunetan, beste 5 Hm³ isuri ziren).

Dena dela, hainbesteko ur-hustutzea egin bada ere, urtarrilaren 23ko egoerarekin alderatuta, oraintxe, 25 Hm³ ur gehiago dago urtegi-sisteman gordeta.

Ondorioz, euri askoko gertakari hau hasi denetik, urtegietan 65 Hm³ ur sartu da urtegietan: 25 Hm³ ur lehen bi egunetan, eta 40 Hm³ ur hurrengo 5 egunetan. Sartu diren 65 Hm³ ur horietatik, Zadorrara soilik isuri dira 22 Hm³ ur. Beste 40 Hm³ ura urtegien sistemak kudeatu ditu, Zadorratik igaro ez daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak