Eu

Eusko Jaurlaritzak leialtasun falta kontsideratzen du Irungo geltokiaren aurreproiektuaren aurkezpenean

2019.eko urtarrilak 31
  • ETSk Erakundeen Arteko Jarraipen Batzordea premiaz deitzea eskatu du modu formalean

Adif-ek atzo egin zuen iragarkia eta eraiki behar den geltokiaren aurreproiektuaren irudiak Irungo Udalari aurkeztu zaizkiola ikusita, Eusko Jaurlaritzaren iritziz “ez da lan egiteko modurik onena, partekaturiko trenbide proiektuen garapenean orain arte gauzatu diren erakundeen arteko akordioetatik urrun baitago”, Euskal Y-aren inguruan eta eraiki diren geltokietan gauzak egiteko modua aipatuz. Horrela adierazi du Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura Sailburuordeak, eta guztiz harriturik agertu da Irungo geltoki intermodalaren aurreproiektuaren iragarkiaren aurrean.

Aiz sailburuordeak gehitu duenez, “komunikabideen bitartez ezagutu ditu partekaturiko proiektu baten xehetasunak”, Adifek, ETSk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak Irungo hiri birgaitzerako eta trenbide inguruaren garapenerako hitzarmena sinatu eta egun gutxira, hain zuzen ere. Ekitaldi horretan alde guztiek elkarrekin lan egiteko konpromisoa erakutsi zuten.

Eusko Jaurlaritzak eta ETS - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak alderdi teknikoari dagokionez ere beraien zalantzak erakutsi dituzte, inguruaren hirigintza antolamendua oraindik ez baita adostu, ezta Topoaren trenbide arloko integrazioa ere. Aizen hitzetan “jende aurrean aurkeztu den geltoki proposamena osatu gabe dago, oraindik argitu gabe jarraitzen duten eta lan eta azterketa zorrotzak eskatzen dituzten baldintza garrantzitsuak kontuan izan gabe egin dira, eta horiek zerikusi zuzena izango dute aurrera eramango den proiektuan”.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren-ETSren iritziz ezinbestekoa da Erakundeen Arteko Jarraipen Batzordea premiaz deitzea, zehaztu beharreko alderdi tekniko guztiak zehazteko eta Irunerako soluzio globala eta trenbide eta geltoki arloko soluzioa elkarren artean definitzeko. Gaur goizean bertan eskari ofiziala bidali zaie alde guztiei, batzordearen deialdia ahalik eta azkarren egin dadin.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    🔵 Eusko Jaurlaritzak leialtasun falta kontsideratzen du Irungo geltokiaren aurreproiektuaren aurkezpenean ➡︎ https://t.co/1wU4F4Zely

  • @Gob_eus
    2019.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    🔵 El Gobierno Vasco considera desleal la presentación del anteproyecto de la estación de Irun ➡︎ https://t.co/RWF9TIWuan

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak