Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Política Fiscal desde la Perspectiva de Género

2019.eko urtarrilak 31

EZKO-K ”POLITIKA FISKALA GENEROAREN IKUSPEGITIK” JARDUNALDIA ANTOLATU DU

 

  • Datorren martxoaren 1ean izango da, Vitoria-Gasteizko Goiuri Jauregian.
  • Bertan, ekonomiaren eta generoaren arloetako prestigio handiko hizlariak izango dira, besteak beste Ángela O’ Hagan, Glasgow Caledonian Universityko Berdintasuneko eta Politika Publikoko irakaslea

 

Ireki da “Politika Fiskala Generoaren Ikuspegitik” jardunaldian izena emateko epea; jardunaldia Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak antolatu du, datorren martxoaren 1erako, Vitoria-Gasteizko Goiuri Jauregian. Helburua da zerga-politikak hobetzea eta, horretarako, genero-ikuspegia sartzea.

EZKO Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek eratzen dute, eta aurten 30 urte betetzen ditu. Hori dela eta, jardunaldi hau antolatu du, genero-ikuspegitik gure zerga-sistema aztertzen jarraitzeko. Horretarako, gaian adituak diren pertsonen iritzia izango da.

Jardunaldian, prestigio handiko espezialistak izango dira, esaterako, Ángela O ‘Hagan, Glasgow Caledonian Universityko Berdintasuneko eta Politika Publikoko irakasle titularra eta WISE zentroko Justizia Ekonomikoko zuzendariordea.

O ‘Hagan Europako genero-aurrekontuen garapenei buruzko bolumen baten egileetako bat da, bai eta Eskoziako Gobernuko Berdintasunaren eta Aurrekontuen Gobernuko Batzordeko presidente independentea eta kidea ere. Eskoziako Genero Aurrekontuen Taldeko koordinatzaile ohi eta Erresuma Batuko Aurrekontu Femeninoaren Taldeko kidea den aldetik, gobernu-politikak eta gastuen erabakiek emakume eta gizonetan duten eragina ikertzen eta aztertzen jardun du, baita Aurrekontu Nazionala Berrikusteko prozesuaren eta Tokiko Zerga Erreformari buruzko Batzordearen ordezkari gisa ere.

Jardunaldian, gainera, Paloma De Villota Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatuko irakasle titularrak eta 1999an Genero Ikasketen Katedrako sortzaileak eta Ignacio Ferrari Ekonomia Zientzietako doktoreak eta Politika Fiskaleko eta Aukera Berdintasuneko aholkulariak parte hartuko dute.

Angela O´Haganek hitzaldi hau emango du: “Zerga-politikaren generoaren analisia maila anitzeko gobernuetan: Erresuma Batuko eta Eskoziako gobernuetako esperientzia”. Paloma De Villotak “PFEZ generoaren ikuspegitik” hitzaldia emango du eta Ignacio Ferrarik, “Zuzeneko eta zeharkako inposizioa eta zerga-onurei buruzko eztabaida generoaren ikuspegitik”.

Jardunaldia inauguratzeko mahaian, 09:30ean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoko presidenteak eta Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordeak parte hartuko dute.

Hitzaldi bakoitzean sarrera egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Teresa Viguriren, José Rubíren eta Bittori Zabalaren eskutik, hurrenez hurren.

Jardunaldia 14:00etan itxiko da eta, aurretik, mahai-ingurua egingo da eta, bertan, Ángela O ‘Haganek, Paloma De Villotak eta Ignacio Ferrarik parte hartuko dute.

  • Komunikabideetarako elkarrizketak: 945-016973

EGUNA: Ostirala, 2019ko martxoaren 1ª

ORDUA: 09.30etatik 14.00ak arte

LEKUA: Goiuri Jauregia

“Martin de Salinas Aretoa”
Vitoria-Gasteiz

 

 

Izen-ematea, edukiera osatu arte,  hemen. *  

 

* Ezinbestekoa da Chrome edo Firefox erabiltzea. Arazorik izanez gero, mesedez idatzi: hac-tributos@euskadi.eus edo telefonoz 945 018 946

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak