Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin dute Silver Economy eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko

2019.eko urtarrilak 31

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak protokolo bat sinatu dute baterako programa eta jardueren bitartez “Silver Economy” sustatzeko. Bi erakundeek hiru lankidetza-bektore identifikatu dituzte adineko pertsonen beharrak asetzen dituzte jarduera ekonomiko guztien baturatzat jotzen den “zilarrezko ekonomia” deiturikoaren sustapenean. Era berean, bi erakundeek adierazi dutenaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak BioCruces-Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuaren Elkartera txertatzeko eta erakundearen zientzia- eta kudeaketa-programaren proiektu zehatzak ekonomikoki laguntzeko asmoa du.

Protokoloak jasotzen duen lehenengo bektorea prestakuntza eta trebakuntza espezializaturako proposamenen artikulazioarekin loturikoa da. Alde batetik, arreta- eta zaintza-behar berrietara egokitutako lanbide berrietan; eta, bestetik, osasun- eta gizarte-sistemak, ingeniaritza biomedikoa eta teknologia medikoak eraldatzen eta lotzen lagunduko duten irtenbide teknologiko eta digitaletan.

Bigarren lankidetza-bektorea telemedikuntza eta telelaguntza bere zentzurik zabalenean garatzeko berrikuntzarena da. Horrek garapena barne hartzen du, bizimodu aktibo eta osasungarriak laguntzeko zein osasun-laguntza, errehabilitazioa edo etxeko zaintzak lagunkoiagoak egiteko, gizarte-isolamendua saihestuz, pazienteen eta familien bizi-kalitatea hobetuz eta sistemen esku-hartzea pertsonalizatuz eta emaitza teknologiko berriak sortuz.

Hirugarren bektorea aliantzen eta loturen konfigurazioaren bidezko eta teknologia- eta industria-hornitzaileekin egindako garapenaren (funtsezkoa nazioartean duen buruzagitzagatik edo lurraldean burutzen duen jardueragatik) bidezko garapen ekonomikoarekin lotuta dago.

            Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bere hitzaldian gogorarazi duenaren arabera, euskal osasun-sistema publikoak lan asko egin du bizi-itxaropena luzatzen laguntzeko eta urte horiek desgaitasunik gabe gozatu ahal izateko. Horretarako, zahartze osasungarrira bideratutako osasunaren prebentzio eta sustapenerako ikuspegi bat baliatzen du.

            Gainera, gizarteko sektore horretako beharrizan berriek eta kontsumoek bidea irekitzen diote ekonomia- eta enpresa-proiektu berri askori. Zentzu horretan, Darpón sailburuak honela baieztatu du: “akordio honek erakusten digunaren arabera, osasun-sisteman egindako inbertsioak, herritarren bizi-kalitatean zuzenean eragiteaz gain, itzulkin ekonomikoa du gizartearentzat”.

         Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi du, bestalde, lurraldeak urrats bat gehiago emateko behar duen guztia duela, adineko pertsonei bizitza hobea eta errazagoa bilakatzen laguntzeko pentsaturiko produktuak ekoizten dituen industria- eta ezagutze-sektore berri bat argitzeko urratsa. Rementeriak adimen artifizialaren eta datuen trataera masiboaren bidezko ikerketa aipatu ditu zahartzea bezalako gauza espezifiko batean “Bizkaia egoera abantailatsuan koka dezaketen” eremu gisa.

        Unai Rementeriak funtsezko errefortzuaren beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren Sailarekin lankidetzarekin egingo den proiekturako: “Eusko Jaurlaritza bidaialagun izatea berme bat da Bizkaia Euskal Herrian eta Europan zahartzeari eta horren aukerei dagokienez erreferente bilakatu dadin”.

 

BioCruces-Bizkaia

          Aurkezpenean zehar, Darpón sailburuak Bizkaiko Foru Aldundia zoriondu du proiektura txertatzeko eta erakundearen zientzia- eta kudeaketa-programaren ekimen zehatzak ekonomiko laguntzeko hartu duen erabakiagatik. “BioCruces-Bizkaia ikerketa biomedikoaren motor bat da, pazienteen osasunaren onerako emaitzak aplikatzea bilatzen duena”, gaineratu du.

          Unai Rementeria ahaldun nagusiarentzat, BioCruces-Bizkaia pertsonen zerbitzura dagoen erreferentziazko zentro bat da ikerketaren esparruan. Hori dela eta, Rementeriak uste du ezinbestekoa dela Foru Aldundia lurraldearentzat eta gizartearentzat hain garrantzitsua den zentro horretara batzea: “batera indartsuago baikara eta BioCruces-Bizkaiak merezi du”.

Bizkaiko Foru Aldundia, horrela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Berrikuntzarako eta Osasun-ikerketarako euskal fundazioak (BIOEF), Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta BBKk osatzen duten Batzar Nagusira batuko litzateke, institutuaren zuzendaritza-, kudeaketa- eta ordezkaritza-organo gorena. Urteko aurrekontu ekonomikoa eta erakundearen zientzia- eta kudeaketa-programa onartzea dira, besteak beste, Batzar Nagusiaren eta bere kideen zeregin nagusiak.

 

 

Bilbo, 2019ko urtarrilaren 31a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak