Berriak

URAK 4.220 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu Aguriango Pedroko hezegunean

2019-01-30
  • Birlandatze horrek 2018an lanon lehen fasean landatu ziren 4.430 zuhaitzei gehitzen zaie

Vitoria-Gasteiz. 2019.01.30. URA-Uraren Euskal Agentziak burutu berri du Aguraingo udalerriko Pedroko hezegunearen lehengoratze lanen bigarren fasea, 4,5 hektareako eremu batean, 4.220 zuhaitz eta zuhaixka landatuz.

Lau baltsa eta bi irlatxok osatzen dute hezegunea, eta bere egunean nekazal erabilerak sustatzeko drainatu zen. Udalak bere egunean eremuok bere egin zituen, hiru helburu xede: hezegunearen hegaztientzako gotorleku-ahalmena handitzea; Egileor eta Santa Bárbara ibaien ur-goraldiei eusteko uholde lautada funtzioa erraztea, eta sentsibilizazio eta aisialdi zonalde bat sortzea, hegazti-behatoki eta ibilbide bat sortuz.

Lanon bigarren fase honetan, URAren lana izan da Pedroko hezeguneko babeserako perimetroaren lehengoratzea, totiko zuhaitz eta zuhaixkak landatuz, baltsaren ipar eta hegoaldean, Udalarenak diren lurzoruetan.

URAk 2018an egindako lehengoratze lanen lehen faseak hiru helburu izan zituen. Batetik, hezegunearen inguruan landaredia berreskuratzea tokiko 4.430 zuhaitz eta zuhaixka landatuz (lizarrak,astigarrak, haltzak, hurritzak, zuhandorrak). Bestetik, grafiosisak erasan egiten ez dien zumarrak landatu dira (Ulmus minor); onddo horrek Araban zumarrak gutxiarazi ditu. Zumarrok “rabicorta w-blanca” espezieko tximeletaren bizitoki eta jana dira: Europa osoan gero eta gutxiago atzematen ari den lepidoptero oso kaltebera. Azkenik, hezeguneko inguruan, ur-goraldiek bere egiten dituen eremuan, uretako 640 espezietako ale landatu dira: ezpata-belarra (Typha latifolia), ihia (Scirpus holoschoenus), ibaiertzeko karizea (Carex riparia) eta lirio horia (Iris pseudacorus). Horiek guztiak, hegaztientzako bazka eta gotorleku.

Lanon bigarren fase honetan ere askotariko espezieak erabili dira, landaredi-bioniztasun handia ahalbidetzeko, tokiko haztegiek egiaztatutako tokiko espezieak erabilita.

Besteak beste, zuhandorrak (Cornus sanguínea), elorri zuriak (Crataegus monogyna), sasiama (Lonicera xylosteum), marmaratila (Viburnum lantana),hurritzak (Corylus avellana), intsusa (Sambucus nigra) edo elorri beltza (Prunus spinosa). Halaber,ibaiertzeko zuhaizka-espezieak ere landatu dira; hala nola: lizarrak (Fraxinus excelsior), astigar arrunta (Acer campestre), sahatsak (Salix atrocinerea), edota faunarentzat elikagai izan daitezkeen espezieak: gereziondoak (Prunus avium), haritz kandudun (Quercus robur), sagarrondoak (Malus communis), eta madariondoak (Pyrus communis).

Ibaiertzeko espezieak ur ertzetik lehen 5 metroetan landatu dira Egileor ibaiaren parean. Aldiz, ibilgutik urrunago diren zonaldetan, multzo zirkularretan landatzearen alde egin da, zonalde borobilxketan landatu dira zuhaitz eta zuhaixkak, haien artean hutsa utziz, hartara, velar-espezieak tokiok bere egin ditzaten, eta, ondorioz, itxura naturalago ez linealak sortzen dira. Ekosistema aniztasun horrek hainbat fauna espeziei gotorleku eta elikagai-iturri eskaintzen die, eta askotariko intsektu, hegazti, ugaztun txiki, anfibio eta narrasti erakartzen ditu.

Aguraingo Udalak eta Uraren Euskal Agentziak ibaiak eta hezeguneak zaintzeko lanetarako lankidetza-hitzarmenaren pean egin dira lehengoratze lanok. Udalak, hezegunearen lurzoruen jabe, udal lur-eremu horietan proiektua egitea utzi du; eta Uraren Euskal Agentziak lanon alde tekniko eta ekonomikoa hartu du bere gain (diseinua zein egikaritzea), eta Pedroko hezegunean landatutakoari jarraipena egingo dio bi urtez.

2 iruzkin
  • @Ingurumena_Eus
    2019-01-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @URAejgv ha plantado 4.220 nuevos árboles y arbustos en el humedal de Pedroko en Agurain ➡ https://t.co/3YhUS6d64u https://t.…

  • @Ingurumena_Eus
    2019-01-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 @URAejgv'k 4.220 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu Aguraingo Pedroko hezegunean ➡ https://t.co/43BFvKnIod https://t.co/YMAFsF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)