NIK Patrika Digitala
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria izan da Brexit Batzordeak ospatu duen bileraren buru

2019-01-31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakaria izan da Erresuma Batua EBtik ateratzearen ondorioak aztertzeko eratutako batzordeak egin duen bosgarren bileraren buru
  • Otsailaren 13rako deitu den kontingentzia-planei buruzko Jardunaldiaren berri eman du

Eusko Jaurlaritzak 2017ko apirilaren 25ean martxan jarri zuen Brexit Batzordea bildu da gaur eguerdian Europako Batzordeak eta Espainiako Gobernuak garatutako kontingentzia-planei buruzko informazioa kide guztiekin partekatzeko helburuarekin.

Lehendakariak otsailaren 13rako deitu du kontingentzia-planei buruzko Jardunaldia non Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak aurkeztuko dira.

Lehendakariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela herritarrei eta enpresei akordiorik gabeko irteera-eszenatoki batera egokitzeko garatu dituen tresnak ezagutaraztea.

Era berean gogorarazi du Euskadi zuzenean egongo dela Brexit-aren eraginpean, Erresuma Batuak Euskadirekin politikaren, ekonomiaren eta merkataritzaren eta gizartearen arloan dituen loturengatik.  Arlo ekonomikoan nabarmendu du Erresuma Batua bazkide nagusi dela Euskadirentzat (EAEko esportazioen % 6 Erresuma Batuarekin da eta inportazioen % 9 bertatik dator). Horrela, Erresuma Batua laugarren herrialdea da Euskadiren merkataritza-harremanen sailkapenean.

Brexitaren negoziazioen jarraipena egiteko eratu zen batzordeak guztira lau bilera deitu ditu: 2017ko uztailaren 10ean, 2018ko urtarrilaren 25ean, urriaren 25ean eta 2019ko urtarrilaren 31an , gaurkoa hain zuzen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)