Eu

Eusko Jaurlaritza, Taxien Euskal Federazioa eta TIGen ordezkariak Euskadiko araudi berriaren oinarriak elkarrekin ezartzen hasi dira

2019.eko urtarrilak 30
  • Abenduan elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten eta, harrezkero, lehen mahai sektoriala egin da eta, bertan, bi jardueren zerbitzuaren irizpideak modu bateratuan ezarriko dira.
  • Mahaikideek konpromisoa hartu dute, foro horren bidez, bertako eskakizun eta behar guztiak bideratzeko eta gure kaleen ordena publikoa nahasten duen edozein ekintzari uko egiteko.
  • Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du TIGen jarduera arautzeko eskumena, eta konpromisoa hartu du kontrola eta ikuskaritza ere jasoko dituen euskal arauketaren tramitazioarekin ixteko prozesua.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburuak taxien euskal sektorearekin eta TIGekin pasa den abenduan sinatu duen konpromisoaren ondoren, gaur taxi-arloaren batzorde txostengilearen lehen saioa egin dute batera, solaskide guztiekin Euskadiko sektorearen jardueraren arauketaren oinarriak aztertzeko.

Mahai sektorial teknikoa da, eta hilean behin deituko da; bertan, Eusko Jaurlaritza, udalak (Eudelen eskutik), kontsumitzaileak, taxiaren sektorea eta TIGak daude.

Irailaren 28ko 13/2018 ED onetsi eta Lehorreko Garraioan Antolatzeko Araudiaren 182.1. artikulua aldatu zirenetik, autonomia-erkidegoek, harrezkero, osorik edo zati batean arautu ditzakete TIGen jardueraren honako alderdi hauek:

  • Aurrekontratazioaren baldintzak.
  • Zerbitzuen eskaera.
  • Bezeroak berenganatzea.
  • Derrigorrezko zerbitzu edo ordutegiak, beren lurralde-eremuan erabat jaso diren zerbitzuetan.

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du sektorean dauden bi negozio-ereduen jarduera eta elkarlana kudeatu ahal izateko arauketaren garapenean. Arauketa horren bidez, Euskadiko errealitate zehatza hobetu nahi da eta, horretarako, koherentziaz erantzun eskubideen aitorpenari eta betekizunen eskakizunari. Gaur, testuinguru horretan aurrera egiteko aukera ematen duten kasuistika eta jarrera guztiak proposatzeko lana hasten da.

Alde guztiak jakitun daude zein zaila den lan hori eta nolako desadostasunak ekar ditzakeen, baina eragileek eratutako foroa gaitzea garrantzitsua dela uste dute, eta espazio hori TIGetarako arauketa eguneratua lortzeko bide posible bakarra dela aitortzen dute.

Horrela, gure kale eta herritarren ordena publikoa nahastu ditzaketen liskarren eskemei uko egiten zaie. Euskal gizarteak eta bisitatzen gaituztenek, horrela, prozesu hori normaltasunez bizi ahalko dute eta eskatzen dituzten zerbitzuak orain arte emandako kalitate eta profesionaltasun beraz jaso. TIGen arauketa integralaren bidez, garraioa koordinazioaz antolatu ahalko da, osagarritasunetik.

Euskadiko errealitatea, gaur egun, dimentsioa eta euskarriak aintzat hartuta, erreklamazioen buru diren beste hiriburu batzuetako errealitatearekin erkatu ezin daitekeela ikusita, administrazioek, taxiek eta TIGek erronka berriei heltzeko bide emango dute eta, horretarako, eskuragarri dauden garapen teknologikoen eta emisio baxuko ibilgailuak izateko floten modernizazioaren bidez, turismoko bidaiarien garraioan mugikortasun jasangarria Euskadin erreferentea izatea bultzatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak