Berriak Segurtasuna
Eu

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) lagunen elkarteari jantziak dohainik ematea onartu da (Gobernu Bilera 2019-01-29)

2019.eko urtarrilak 29

Gobernu Bilerak, Segurtasun Sailak eskatuta, erabaki du Arabako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) Lagunen Elkarteari dohainik ematea polizia-jantziak, Saharako poliziak polizia-lanetarako bakarrik erabiltzeko.

Ertzaintzaren prakak, jertseak, kaskoak, alkandorak, ehunak eta oinetakoak dira, jada deskatalogatuta daudenez zerbitzutik erretiratuta dauden arren Saharako poliziarentzat bere eginkizunak betetzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

Saharako Arabiar herria segurtasun-lanetako jarduera-arloak egokitzeko prozesuan murgilduta dago. Lan horiek oso nekezak izaten ari dira gaur egun, besteak beste, zeregin horietarako dituen baliabide materialak eskasak direlako.

Hori guztia dela eta, Gobernu Bilerak baimena eman du adierazitako ondasunak elkartearen eskuetan dohainik jartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko