Eu

Gobernu Kontseiluak 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektua onetsi du (Gobernu Bilera 2019-01-29)

2019.eko urtarrilak 29

Gobernu Kontseiluak 2019. urterako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektua onetsi du gaur. 2018ko Aurrekontu Orokorren Luzapenaren osagarria izango da, behar bezala aplikatu ahal izateko lege maila izan behar duten neurriekin.

Erabat aurrekontuei buruzkoa izango den legea da, eta bere tramitazioa eta aplikazioa premiazkoa eta luzaezina dela ulertzen da, jasotzen dituen neurrien izaera kontuan izanda.

Proiektuak hartzen duen zenbatekoa 250 milioi euro ingurukoa da, eta gastuei erantzun ahal izateko finantzaketa, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak joan den urrian 2019rako aurreikusi zituen ekarpen handiagoetatik lortutako diru-sarreren eta diruzaintzako soberakinen kargura joango da.

Proiektuan jasotzen diren neurriak hauek dira:

Ordainketak

Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen zerbitzura dauden langileen urteko ordainketa osoek %2,25eko igoera izango dute. Neurri horrek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondoreak. Halaber, Jaurlaritzari ehuneko hori eguneratzeko baimena ematen zaio, oinarrizko legediak igoera handiagoetarako aukera ematen badu.

Eusko Legebiltzarra eta EHU/UPV

Eusko Jaurlaritzak 2019rako izango duen aurrekontu zuzkidura 31.100.000 eurotan geratuko da (luzapenak 30.250.000 euro jasotzen zituen). Euskal Herriko Unibertsitateak, bere aldetik, 314.040.099 euro izango ditu, 2018ko luzapenean aurreikusitakoa baino 10.045.915 euro gehiago.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta

2019an, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoak, bere modalitate guztietan, %3,5eko igoera izango du, 2018an jasotako zenbatekoekin alderatuta.

Hala ere, Errenta hori jasotzen duten pentsiodunen kasuan, igoeraren ehunekoa %4,5era helduko da. 

Ondorioz, 2019ko ekitaldian, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoak hauek izango dira:   

Bizikidetza Unitatea

DSBE

DSBE

DSBE pentsiodunak

DSBE pentsiodunak

(hilean)

(urtean)

(hilean)

(urtean)

1

667,05

8.004,60

765,34

9.184,08

2

856,55

10.278,67

956,67

11.480,04

3 edo gehiago

947,51

11.370,14

1.033,20

12.398,40

EAEko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan aurreikusitako igoera %2,25ekoa zen 2019rako, baina Jaurlaritzak igoera indize altuagoak aplikatzea erabaki du, egoera zaurgarrienean dauden kolektiboetarako.

Ikastetxe kontzertatuak

Lege Proiektuak, 2019ko aurrekontu proiektuan dagoeneko aurreikusita zegoen ikastetxe kontzertatuetako moduluetako langileen osagaien eguneratzea jasotzen du. Osagai horiek, Hezkuntza Sailaren esku dauden unibertsitatetik kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainketetarako ezarritako ehuneko berean handituko dira, hau da, %2,25a. Horrez gain, ehuneko hori, ekitaldian zehar sistema publikoan ari diren irakasleen ordainketak igo daitezkeen zenbateko berean igotzeko aukera ere aurreikusten da.

5/2017 Legearen Seigarren Xedapen Gehigarria baliogabetzea

Neurri horren bitartez behin betiko ezabatzen dira familia eta lan bizitzako kontziliaziorako laguntzen minorizazioak. Une honetan, laguntza horien zenbatekoaren %5eko murrizketa eragiten dute.

Onespenarekin batera, Legebiltzarrari Lege proiektua irakurketa bakar prozeduraren bitartez izapidetzea eskatzea ere erabaki du Gobernu Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzaren helburua ahalik eta azkarren onestea baita, neurri horiek guztiak martxan jarri ahal izateko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    🔵 Gobernu Kontseiluak 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektua onetsi du ➡ https://t.co/YjVZGAqnw7 https://t.co/QTkhLFVx3N

Komunikabideek behera kargatzeko