Eu

Espainiako gobernuak, hamar eguneko epean, bidaliko dizkio Eusko Jaurlaritzari transferentzien lehenengo 7 zirriborroak

2019.eko urtarrilak 30

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa, Meritxell Batet, buru izan duen Presidenteen Konferentziaren Sustapen eta Jarraipenerako prestatze-batzordearen bileran parte hartu du, gaur goizean. 

Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioaren egoitzan, Madrilen, egin den bileraren ondoren, Josu Erkoreka pozik agertu da transferentzien negoziazioek “hartu duten erritmoagaitik”. Meritxell Batet ministroarekin izandako elkarrizketa labur batean, honek, transferentzien lehenengo zirriborroak oso aurreratuta daudela baieztatu du eta, hamar eguneko epean, Eusko Jaurlaritzari bidaliko dizkiola aitortu du.

Bestalde, Presidenteen Konferentziaren Sustapen eta Jarraipenerako prestatze-batzordearen bileran, Josu Erkorekak, Espainiako Gobernuari eskatu dio azkenean Presidenteen beste Konferentzia  bat deituko badu, deialdia egin aurretik edukien gainean hausnartzeko; izan ere, “organo politikoa izan beharko luke, goi-mailakoa” eta ez “konferentzia sektorialen konferentzia”, “gai zehatzak, jakinak” jaso dituen zerrenda duena, “horiek, dagoeneko, konferentzia sektorialetan aztertzen baitira eta goi-mailako erakunde-foroa hutsaltzen baitute”. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)