Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadiko funtzio publikoari hobekuntza nabarmenak ekartzen dizkien bi Lege Proiektu onetsi ditu Eusko Jaurlaritzak

2019-01-29
  • Gobernu Kontseiluak beste bi Lege Proiektu onetsi ditu: Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua eta 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektua

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondoren izan ohi den prentsaurrekoan, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera.

EUSKAL ENPLEGU PUBLIKOAREN LEGEA

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua. Erkorekak azaldu duenez, Lege Proiektu horrek oraingo araudia eguneratzea adierazten du.

Sailburuak esan duenez Lege horrek erantzun egiten die gizartearen funtsezko hiru erronkari: kontziliazioa, berdintasuna eta familia-eredu berrien errespetua sustatzea; Funtzio Publikoaren bitarteko kontratuen tasa jaistea; eta estandar etikoak zerbitzu eta aurrekontu publikoak kudeatzen dituzten pertsona guztiengana helaraztea.

Erronken artean, langile publikoen “ibilbide profesionala” arautzea nabarmendu du Erkorekak. “Lanpostuaren jardun profesionala aintzatetsi eta saritu nahi dugu. Ziur gaude lagungarria izango dela zerbitzu publikoaren prestazio eraginkorragoa lortzeko”, azpimarratu du.

Estandar etikoei dagokienez, Gobernuko bozeramaileak adierazi du langile publiko guztiei helarazi zaiela kudeaketa-lanak etika publikoaren estandarrek zuzendutakoa behar izatearen eskakizuna. “Langile publikoek integritatearen eta gardentasunaren printzipioak errespetatzen dituztelarik beteko dute beren lana”, gaineratu du. Hala, jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak berea onetsiko du eta bere jarraipena eta ebaluazioa egingo ditu.

Bestalde, Erkoreka sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua dela enplegu publikoa egonkorra eta kalitatekoa izatea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du 13.500 plazako deialdi publiko bat egiteko, ahalik eta lan-egonkortasun handiena bermatzeko. “LEP berriek plantillak gaztetzea berekin ekar dezaten nahi dugu”, gaineratu du.

2019RAKO PREMIAZKO AURREKONTU NEURRIEN LEGE PROIEKTUA

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektua. Azpiazu sailburuak adierazi duenez lege hau aurrekontuei dagokie soilik eta premiazkotzat eta atzeraezintzat hartzen dira bere tramitazioa eta aplikazioa, jasotzen dituen neurrien izaera kontuan hartuta.

Sailburuak azpimarratu duenez, Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektuak jasotakoaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen zerbitzura diharduten langileen urteko ordainsari guztiak % 2,25 igoko dira.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari dagokionez, Azpiazuk azaldu duenez, DSBEren zenbatekoa bere edozein modalitatetan % 3,5 igoko da, eta errentaren hartzaile diren pentsiodunen kasuan % 4,5era arte igoko da portzentajea. “Hazkunde-indize altuagoak barne hartzea erabaki dugu egoera ahulenean dauden kolektiboentzat”, gaineratu du.

Itunpeko ikastetxeak direla-eta, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak adierazi duenez, itunpeko ikastetxeetako moduluetako langile-osagaien eguneratzea barne hartu du Lege Proiektuak. “Hezkuntza Sailaren menpeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsarietarako ezarritako portzentaje berean igoko dira osagai horiek, hau da, % 2,25”, zehaztu du.

PRESIDENTEEN KONFERENTZIAREN BULTZADA ETA JARRAIPENERAKO PRESTAKUNTZA-BATZORDEAREN BILERA

Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministro Meritxell Batet buru izango duen Presidenteen Konferentziaren Bultzada eta Jarraipenerako Prestakuntza Batzordeak bihar izango duen bilerari buruz galdetuta, Erkoreka sailburuak aitortu duenez, Batzordekideek ez dakite deituko duten, azkenean, edo noiz egingo den konferentzia. Bestalde, sailburuak adierazi duenez, aukera hori aprobetxatuko du egiteko dauden transferentzien egutegiaz jarduteko bere homologo Meritxell Batetekin.

Gai ordena

Prentsa-txostena

3 iruzkin
  • Argazkia Jasone Larrinaga
    2019-01-31

    EZ DA EGIA familia-eredu berrien inguruko kontziliaziorako, berdintasunerako eta errespeturako neurriak direnik eta EZ DA EGIA gure gizartean dauden familia-eredu guztiekin errespetuzkoa den sistema denik.
    Nire familia, GURASO BAKARREKO FAMILIA, ez duzue kontuan hartu. "Semea edo alaba gutxienez 28 astez eta gehienez 32 astez egon ahalko da gurasoen zaintzapean", GURASO BI badauzka. Umeak guraso bakarra daukanean 16 ASTE BAINO EZ da egongo etxean. Hortaz, ume horrek ez dauzka eskubide berberak, diskriminatuta dago.
    NO ES VERDAD que este texto supone un paso de gigante en medidas de conciliación, igualdad y respeto a los nuevos modelos de familia y NO ES VERDAD que sea un sistema respetuoso con todos los modelos de familia que existen en nuestra sociedad.
    No tenéis en cuenta mi familia, FAMILIA MONOPARENTAL. “El hijo o hija podrá estar mínimo 28 y máximo 32 semanas al cuidado de ambas personas progenitoras”, si tiene DOS PROGENITORES. Si el niño tiene un progenitor sólo estará en casa 16 SEMANAS. Por lo tanto, ese niño no tiene los mismos derechos, estará discriminado.

  • Argazkia Ana
    Ana
    2019-01-30

    No es cierto que el Gobierno Vasco reconozca y respete la diversidad de modelos familiares; una vez más ignoran a las familias monoparentales y discriminan a nuestros hijos/as. Casualmente la gran mayoría las familias monoparentales está encabezadas por mujeres. ¿Es así como el Gobierno Vasco quiere promover la igualdad de género, discriminando al modelo familiar monomarental?

  • Argazkia Irten
    2019-01-29

    ¿Para cuando se prevee que se apruebe la ley y cual es el procedimiento para que se apruebe?Para marzo podria estar aprobada?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)