Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Nerea Karmele López-Uribarrik eta Xabier Patxi Arrietak “Informazio Sistemak eta Genero-ikuspegia” izeneko prestakuntza jardunaldian parte hartu dute

2019-02-01

Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Sailburuorde Nerea Karmele López-Uribarrik eta Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendari Xabier Patxi Arrietak Euskadiko Administrazio Orokorreko langileei zuzendutako "Informazio Sistemak eta Genero-ikuspegia" izeneko prestakuntza jardunaldian hitz egin dute gaur.

Lakuan egin den mintegiak 2018an “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea (Otsailaren 18ko 4/2005)” betetzeko egin diren ekimenak errepasatzeko balio izan du. Azpimarratzekoak dira besteak beste, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak argitaratutako “Tresna teknologikoak genero-ikuspegia duten estatistika eta azterlanei egokitzea” izeneko zirkularra edo eta, EJIEri. Eusko Jaurlaritzaren Informatika elkarteri, enkarguak egiteko erabiltzen den plantillaren moldaketa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)