Eu

Alfredo Retortillo sailburuak hitzarmena sinatu du hurrengo hiru urtean Sol Repsol Gastronomia Sarien Banaketa Gala Euskadin ospatzeko

2019.eko urtarrilak 28

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hitzarmena sinatu du 2021. urte arte Soles Repsol Gastronomia Sarien Banaketa Gala Euskadin egingo dela segurtatzeko.

Retortillo sailburuak hitzarmena sinatu du hurrengo otsailaren 25ean Donostiako Tabakaleran Gala handi bat ospatuko dela segurtatzeko. Ospakizun horretan izango dira aurtengoan saritutako sukaldariak eta Guía Repsolek hiru Eguzkiz aitortutako sukaldariak. Sailburuak iragarri duenez, Espainian erreferentziazkoak diren 300 sukaldaritik gora espero dituzte; izan ere, gehitu duenez, “era horretan, Gipuzkoako hiriburua sendotu egingo da munduko gastronomiaren erakusgarri gisa”. Donostian sortu baitzen euskal sukaldaritza berria, artean bizi-bizirik dirauten printzipioei esker: sukaldaritza tradizioak berreskuratzea, produktuen benetakotasuna, eta berrikuntza.

Bertan izan dira hitzarmena sinatzen Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Ernesto Gasco Donostiako alkateorde eta Turismoko zinegotzia, eta María Ritter Guía Repsoleko zuzendaria. Sinatzearen bidez, hurrengo hiru urtean Gala hori Euskadin ospatuko dela segurtatu dute.

Retortillok aurkezpenean nabarmen du “enogastronomia d[el]a gure erakargarri aitortuenetako bat bisitatzen gaituztenen artean. Gure eskaintza dibertsifikatzearen aldeko apustua egingo dugu, hori baita turismo lan jasangarria sustatzeko era onena, baina ez diogu uko egiten honen gisako gertaerak hauspotzeari, gure balio sendoenei distira berezia eman eta kanpoan horiek sustatzen dituelako”. Sailburuak gogorarazi duenez, gainera, Turismo Sailak martxoan 11. Nazioarteko Enoturismo Biltzarra Gasteizen eta Arabako Errioxan egitea lortu du.

Guía Repsolek 40 urte ospatuko ditu Donostiako galan, eta Espainiako tokietako erreferentziazko gastronomia-argitalpen bat da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak