Eu

Ullibarri eta Urrunagako urtegiek bihar ostirala ekingo diote 15m³/s-na ura hustutzeari, balizko euri berriei eusteko ahalmena handitzeko

2019.eko urtarrilak 24

Gaur arratsaldeko 15:30etan, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakundeen arteko mahaia (urtegi-sistema horren jarraipena egiteko adostutako protokoloak zedarritutakoari jarraiki). Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto Martinez de Cabredo eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meterorologia zuzendari Pedro Anitua izan dira mahaiko lehendakari lanetan. Mahai honetara erakunde hauetako ordezkariek izan dira deituak: Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Eudel, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Erregistratu diren euriak, eta datozen egunetarako Euskalmetek egindako aurreikuspen meteorologikoak aintzat hartuta, erakundeen arteko mahaiaren batzarraren xedea izan da: elkarrekin adostea urtegi-sistematik isuri daitekeen bolumena zehaztea, urtegi-sisteman laminatzeko (urari eusteko) ahalmena handitu dadin.

Azken egunetan Zadorran izan diren euriak nabarmenak izan dira, eta ibaiertzetako hainbat zonalde urak hartu ditu, nahiz eta urtegietatik urik ez den isuri. Horregatik, uholdearen orbana are handiagoa zatekeen Zadorraren inguruetan, urtegiek bildu eta eutsi dituzten emari oparoak isuri izan balira ibaian behera.

Urrunagatik Ibaizabal eta Arratiarantz 30m³/s-ko isurtzen ari badira ere , bere ur-laminaren maila Ullibarrirena baino altuagoa da, azken egunetan jaso dituen sarrera oparoengatik. Horrek Urrunagatik Ullibarrira ura sartzea dakar, eta urtegi sistema osoan maniobrak egiteko aukera murrizten du. Halaber, Ullibarriko urtegiaren ur-laminak urtegi-gainezkabidearen edo isurtzen hasteko kotarekin bat egin du gaur: orain, bada, ur-hustutzeari ekin al zaio.

Aldagai horiek guztiak aintzat hartuta, erakundeen arteko Zadorrako mahaiak ontzat eman du honako proposamena: bihar, ostirala, 15 m³/s-ko ur-hustutzea egitea bai Ullibarritik, baita Urrunagatik ere (Urrunagak jada isuritako 30 m³/s-koei gehituta).

Urtegien egoera ikusita, datozen eguneratarako hidrología- eta meteorologia-aurreikuspenak aintzat hartuta, mahaiak aho batez erabaki du proposamen horrekin bat egitea eta Konfederazioari eskatzea.

Litekeena da asteburu osoan ur-hustutzeak mantendu behar izana, baina ez da aurreikusten Zadorrako arroan arrisku egoerarik sortuko denik. Horregatik, jendarteari lasaitasun-mezu bat helarazten dio Mahaiak: Zadorrako urtegi-sistemaren eboluzioa  aztertzen jarraituko du, eta urtegi-sistemaren kudeaketan suerta litezkeen berriak jakinaraziko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak