Eu

Marcos Muro: “Gure konpromisoa gobernamendu-eredua hobetzea da, maila bertikalean, enpleguaren eremuan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean”

2019.eko urtarrilak 24
  • Donostian aurkeztu du Gipuzkoako enplegagarritasunerako eta aktibazio inklusiborako Estrategia Markel Olano diputatu nagusiak

Vitoria-Gasteiz 19 01 24

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur honako hau esan du: “gure konpromisoa da gobernamendu-eredua hobetzea, maila bertikalean, enpleguaren eremuan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean”. Elkar-EKIN LANEAN jardunaldian esan ditu hitz horiek sailburuordeak; jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, enplegagarritasunerako eta aktibazio inklusiborako abiarazitako estrategiaren berri emateko

Bertan, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak ere parte hartu du, eta azaldu du proposatutako ekimena “suspertze eta lehiakortasun ekonomikoko, kalitateko enpleguko eta pertsonen gizarte-kohesioa hobetuko duten gizarte-politiken inguruko estrategia integratua” dela.

Murok orain arte Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua modernizatzeko eta sustatzeko eginiko lana azaldu du: “horren bidez, pertsonei eta enpresei arreta emateko eta esku-hartze integralerako eredua hobetu nahi dugu”. Hori horrela, sailburuordeak honako hau esan du: “gure eginkizunetako bat Lanbidek eta euskal administrazio orokorreko beste erakunde batzuek foru-aldundiekin eta udalekin duten koordinazioa areagotzea da”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak