Eu

eLiburutegiak 29.000 erabiltzaile baino gehiagorekin amaitu zuen 2018a; Jon Arretxeren ‘19 Kamera’, Jasone Osororen ‘Ezekiel’ eta Fernando Arambururen ‘Patria’ liburuak izan ziren gehien mailegatutako lanak

2019.eko urtarrilak 24
  • 2018an gehien mailegatu diren bi filmak Asier Altunaren ‘Amama’ eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren ‘Loreak’ izan dira.
  • 2018an 57.180 obra mailegatu ziren, % 25 gehiago aurreko urtearen aldean, eta ia 7.000 erabiltzaile berri lortu ziren.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019/01/24            

Euskadiko liburutegi digitalak, eLiburutegiak, urtean zehar izandako 29.134 erabiltzailerekin eta 57.180 mailegurekin ‒aurreko urtean baino 11.724 mailegu gehiago (% 25,6 gehiago)‒ amaitu du 2018. Joan den urtean eskaera handiena izan zuten hiru argitalpenak hauek izan dira: 19 Kamera, Jon Arretxerena; Ezekiel, Jasone Osororena, eta Patria, Fernando Arambururena. Joan den urtean eskaera handiena izan duten 15 maileguen artetik zortzi euskarazko argitalpenak dira eta gainerako zazpiak gaztelaniazkoak. eLiburutegiak eskaintzen dituen filmei dagokienez, eskaera handiena izan dutenak izan dira Amama, Asier Altunak zuzendua; Loreak, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua, eta hirugarrena, Ozzy animazio-filma, Alberto Rodriguezek eta Nacho la Casak zuzendua.

Estatuko liburutegi digital garrantzitsuena den eLiburutegia atariak 2018an izan du azken urteetako hazkunderik handiena; 6.901 erabiltzaile berri gehitu zaizkio, eta gainditu egin ditu 2017ko eta 2016ko kopuruak. Gainera, 2018an, eLiburutegiak gainditu egin du bere mailegu-errekorra: 57.180 mailegu, aurreko urteko 45.456 maileguen aldean (aurreko errekorra). Filmak eta audioliburuak Daisy formatuan eLiburutegira gehitzearen aldeko apustua izan da erabiltzaile eta mailegu gehiago lortzea eragin duen faktoreetako bat. Izan ere, erabiltzaileen eta maileguen kopurua nabarmen gehitu zen ekainetik aurrera, urtea amaitu arte, hain zuzen ere filmen maileguari ekin zitzaionetik. Mailegu gehien izan ziren 2018ko hilabeteak, hurrenez hurren, hauek izan ziren: urria (5.899 mailegu), uztaila (5.282), ekaina (4.956) eta abendua (4.916).

Aurten maileguan eman diren aurreneko hiru obren ondoren ‒guztiak euskal autoreenak (Arretxe, Osoro eta Aramburu)‒ ondokoak ere daude lehenengo bost postuetan: Las hijas del capitán, María Dueñasena, eta Bihotz handiegia, Eider Rodriguezena. Bestalde, nabarmendu behar da Jasone Osorok eta Jon Arretxek beste hiru lan dauzkatela gehien mailegatu diren 15 lanen artean. Osororen kasuan, Ezekiel nora ezean eta Eskularru beltzak dira; halaber,  Arretxeren 19 Cámaras (19 Kamera-ren gaztelaniazko itzulpena) 14. postuan dago.

  • 2018an gehien mailegatutako liburuak:
  1. 19 Kamera – Jon Arretxe.
  2. Ezekiel – Jasone Osoro.
  3. Patria – Fernando Aramburu.
  4. Las hijas del Capitán – María Dueñas.
  5. Bihotz handiegia –Eider Rodriguez.
  6. Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.
  7. Elkarrekin esnatzeko ordua – Kirmen Uribe.
  8. Ezekiel nora ezean – Jasone Osoro.
  9. Cuando sale la reclusa – Fred Vargas.
  10. Larunbatean Bukowskin – John Andueza.
  11. Las lágrimas de Shiva – César Mallorqui.
  12. Eskularru beltzak – Jasone Osoro.
  13. Uretara! – Txani Rodríguez.
  14. 19 Cámaras – Jon Arretxe.
  15. La lengua de los secretos – Martín Abrisketa.

Bakarrik euskarako liburuei erreparatuz, gehien mailegatu direnen artean agertzen dira, baita ere, Jenis Joplin, Uxue Alberdirena, eta 612 euro, Jon Arretxek idatzia. Halaber, gehien mailegatu diren gaztelaniazko 10 lanen artean  agertzen dira Luz Gabásen Regreso a tu piel, Eva García Sáenz de Urturiren El silencio de la ciudad blanca eta Marcos Chicoten El asesinato de Sócrates.

  • 2018an gehien mailegatutako euskarazko 10 liburuak:
  1. 19 Kamera – Jon Arretxe.
  2. Ezekiel – Jasone Osoro.
  3. Bihotz handiegia –Eider Rodriguez
  4. Elkarrekin esnatzeko ordua – Kirmen Uribe.
  5. Ezekiel nora ezean – Jasone Osoro.
  6. Larunbatean Bukowskin – John Andueza.
  7. Eskularru beltzak – Jasone Osoro.
  8. Uretara – Txani Rodríguez.
  9. Jenis Joplin – Uxue Alberdi.
  10. 612 euro – Jon Arretxe.

 

  • 2018an gehien mailegatutako gaztelaniazko 10 liburuak:
  1. Patria – Fernando Aramburu.
  2. Las hijas del Capitán – María Dueñas.
  3. Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.
  4. Cuando sale la reclusa – Fred Vargas.
  5. Las lágrimas de Shiva – César Mallorqui.
  6. 19 Cámaras – Jon Arretxe.
  7. La lengua de los secretos – Martín Abrisketa.
  8. Regreso a tu piel, de Luz Gabás.
  9. El silencio de la ciudad blanca, de Eva García Sáenz de Urturi.
  10. El asesinato de Sócrates, de Marcos Chicot.

Filmen mailegua

Iazko ekainetik eLiburutegiko erabiltzaileek filmak maileguan hartzeko aukera dute eta, harrezkeroztik, bi izan dira gehien mailegatutakoak: Amama, Asier Altunak zuzendua; eta Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarena. Hauen ostean gehien mailegatu direnak El Grúfalo, Max Lang eta Jakob Schuhena, eta Ozzy filmaren euskarazko bertsio, Alberto Rodriguez eta Nacho la Casarena.

  • eLiburutegian gehien mailegatu diren 10 filmak:
  1. Amama – Asier Altuna.
  2. Loreak – Jon Garaño y Jose Mari Goenaga.
  3. El Grúfalo – Max Lang y Jakob Schuh.
  4. Ozzy – Alberto Rodriguez y Nacho la Casa.
  5. Verano en Brroklyn – Ira Sachs.
  6. Iparraldeko Norman – Trevor Wall.
  7. Magiaren Etxea – Ben Stassen y Jeremy Degruson.
  8. Relatos Salvajes – Damián Szifrón.
  9. Koko Dragoi Txikia – Hubert Weiland y Nina Wels.
  10. Oriente es Oriente – Damien O'Donnell.

Guztira, 16.400 liburu ezberdin izatez gain, eLiburutegiak 1.800 pelikula eta Daisy formatuko 600 audioliburu inguru ditu. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren helburua da laster  2.000 film izatea eta horien artean 300 inguru euskaraz izatea. eLiburutegia liburutegi digitala, Estatuko garrantzitsuena, 2014ko azaroan sortu zen, egile-eskubideak babesten dituen eduki digitalen kontsumo antolatua eskaintzeko. Eusko Jaurlaritzak du mailegu bakoitzeko zenbateko bat ordaintzeko ardura eta, horrela, erabiltzaileei kultura-eduki digitaletara doan sartzeko bidea eskaintzen die. Filmen kasuan, eFILMekin lortutako akordio bati esker, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, batez beste, 50 zentimo ordaintzen ditu mailegu bakoitzeko.

Liburutegi digital hau erabili ahal izateko, erabiltzaileak alta eman behar du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko (EISP) liburutegi publikoren batean. Horrela, liburutegiko txartelaren bidez, erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa izango ditu; halakorik eduki ezean, EISPko liburutegi batera joan daiteke eskatzera. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak ia milioi bat erabiltzaile ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak