Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Topoaren lanek Easoko kalea moztuko dute astelehenean, Arrasate eta San Martzial kaleen artean

2019.eko urtarrilak 25

Urtarrilaren 28tik aurrera, eta Topoaren Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko lanak direla eta, Xabier Zubiritik Erdialdea-Kontxa geltokirako sarbidea edo kanoia eraikitzeko lanen beste fase bat hasiko da.

Egun horretatik aurrera, Arrasate eta San Martzial kaleen artean dagoen Easo kaleko trafikoa moztu egingo da. Mozketak hamar hilabete inguruko iraupena izango du. Egin beharreko lanak bi fasetan banatzen dira.

Urtarrilaren 28tik martxoaren hasierara arte, gutxi gorabehera, saneamendu sakonaren erreposizio lanak egingo dira. Epe horretan ibilgailuak ezin izango dira sartu Easo kaletik San Martzialera.

Ondoren, 8 hilabete inguru luzatuko den bigarren fasean, Xabier Zubiriko sarbide-kanoiaren zutabeen pantailak eta ateburua edo goialdeko lauza egiteko lanei ekingo zaie.

Une oro etxebizitzetarako eta saltokietarako oinezkoen sarbidea bermatuko da, eta baita kale horretan dauden garajeetarako ibilgailuen igarotzea eta karga eta deskarga lanak ere.

Izan ere, garajeetarako sarbidea eta karga eta deskarga lanak Urbieta, San Martzial eta Easo kaleetatik egingo dira. Horrez gain, Xabier Zubiri kaleko autobus geralekua Zubieta kalera aldatuko da, Zaragoza plazaren aurrealdera.

Informazio horri edo Topoaren lanekin erlazionaturiko beste edozeini buruz gehiago jakiteko, herritarren arretarako TOPOgunea bulegoa erabili ahal izango da, Amarako geltokian (Easo), astelehenetik ostegunera 10:00-13:00 eta 16:00-18:00 ordutegian irekita, eta ostiraletan 10:00-14.00 ordutegian. Kontsultak 943 50 43 56 telefonoaren eta topo@ets-rfv.eus helbide elektronikoaren bitartez ere egin ahal izango dira.

Iruzkin bat
  • 2019.eko urtarrilak 25

    ¿Por qué ponéis tanto empeño en llamarlo "TOPO"?
    ... los obreros llevan todos chalecos con "UTE Metro".
    El topo es un tren de cercanía que no baja a 30 metros o más. Habrá que llamarlo con su nombre propio: "pasante de metro" o obra faraónica e innecesaria.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak