Berriak Osasuna
Eu

Gripeak gorantz jarraitzen du

2019.eko urtarrilak 24

Urtarrilaren 14tik 20ra bitarteko intzidentzia-tasa 532,5ekoa izan da 100.000 biztanleko

 Denboraldia hasi zenetik, 704 pertsona ospitaleratu behar izan dira konplikazioengatik; horietatik 239 larritasun-egoeran

 

Gripeak gora egin du berriro aste honetan Euskadin, eta intzidentzia-tasa 532,5ekoa izan da 100.000 biztanleko. Lehen mailako Arretaren sarean, gripearen sindromearen inguruko 8.641 kontsultari eman zaie arreta, guztira; kontsulta-kopurua pixka bat handiagoa izan da Bizkaian. Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute ESI guztiek dutela beren kontingentzia-plan berezia eta eguneratua eta, horren bidez, osasun-zentroetan jendetza gehien batzen den uneei beharrezko baliabideen bitartez erantzuten zaie. 

Zainketa Epidemiologikoaren-Mediku Jagoleen Sareak eginiko azken txostenean, urtarrilaren 14tik 20ra bitarteko gripe-jarduera aztertu da. Aldi horretan oraindik gripeak gora egin duela egiaztatzen da, bai eta asistentzia-jarduerak ere.

Gripearen denboraldia hasi zenetik, 704 pertsona ospitaleratu behar izan dira konplikazioengatik; horietatik 239 larritasun-egoeran. Ospitaleratutako pertsona larrien batez besteko adina 67 urte dira. Gainera, gaur arte, 44 pertsona hil dira gripearen ondorioz izandako konplikazioengatik. Gogorarazi behar da 2017-2018 denboraldian guztira 97 pertsona hil zirela.

Gripea, urtero errepikatzen den osasun publikoko arazoetako bat izateaz gainera, ondorio larriak ekar diezazkieke ahulenak direnei. Pasa den denboraldian, gripea izan zuten eta ospitaleratuta egon behar izan zuten pertsonen 446 kasu larri erregistratu ziren.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 24a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau