Eu

Retortillo: “Garrantzitsua da aliatuak izatea, Euskadi nazioartean sustatzeko”

2019.eko urtarrilak 24

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Isaac Pola Asturiaseko Enplegu, Industria eta Turismo kontseilariaren eskutik, gaur, “España Verde” koordinazioaren lekukoa jaso du. Ekitaldian, España Verde eratzen duten 4 erkidegoetako ordezkariak izan dira (aipatu ditugunak gehi Kantabria eta Galizia), bai eta Héctor Gómez Turespañako zuzendaria ere.

“España Verde”k, aurten, 30 urte betetzen ditu, Galiziak, Asturiasek, Kantabriak eta Euskadik eratzen duten lurraldea bateratzen duen marka turistiko finkatu gisa. Zehazki, Euskadik bere gain hartzen du koordinazioa, “sinbolismo handiko” une honetan, esan du Retortillo sailburuak.

“Espainiarekin normalean lotzen den Mediterraneoko eta hegoaldeko eskaintza turistikoarekin elementu komunak partekatzen ditugu, bai eta kontrastea ere, eta, horrela, eskaintza osatu eta aberastu egiten da”, esan du Retortillok, baina “gure nazioarteko sustapenean ezinbestekoa dugu marka komun hau”.

“Merkatu turistikoa merkatu globala da eta, bertan, España marka finkatuta dago eta munduan aintzatetsita dago. Hori dela eta, hori aprobetxatzea, eskaintza bereziarekin eta gure artean elkarlanean jardunez, merkatu global horretan indartsuago sartzeko, ideia ona da zalantzarik gabe, eta gero eta agerikoagoa”.

“Aurten, ahalegin hori sendotu nahi dugu eta, horretarako, gure eskaintza bilatzen duen turista-motarentzat, besteak beste japoniarrarentzat, interes berezikoak diren merkatu berriak erakartzeko ekintza batzuk egin”, esan du sailburuak. “Tradizioan, hurbiltasuna eta konexio egokiak direla eta, gehien bisitatu gaituzten herrialdeen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, besteak beste Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italiaren aldekoa, baina Europako mugak ere gainditu nahi ditugu”.

Era berean, Retortillok esan du garrantzitsua dela 4 erkidegoak batzen dituzten baliabideetan zentratzea, “eta intereserako lotura izan daiteke bisitatzen gaituztenentzat, esaterako: Done Jakue Bidea; Jauregiak eta Bodegak; leku paregabeak eta gastronomia. Kantabriako erlaitzari begira, España Verde horretan, nazioarteko merkatuko turismo-helmuga bereizi gisa”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak