Eu

Xabier Patxi Arrietak "HerriSmartik 2019-Euskadiko Udalerri adimendunen sarea aktibatzen" topaketan parte hartu du

2019.eko urtarrilak 24

Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Xabier Patxi Arrietak "HerriSmartik 2019-Euskadiko Udalerri adimendunen sarea aktibatzen" lehen topaketan parte hartu du, EUDELek antolatua.

Tabakaleran, Donostian, egin den biltzarra EUDELen "Gobernantza eta Udal Garapen Adimenduneko Estrategia - HerriSmartik 2020" estrategiaren barruan kokatzen da, Euskadi 2020 Agenda Digitalaren barruan tokiko esparruan egindako hedapena. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak bere egin nahi du teknologia digitalek Euskadin ematen dituzten aukerak errealitate bihurtzeko erronka. Horrela, bada, erreferentzia-eskualdea izatea nahi du lehiakortasun, ongizate, gizarteratze eta kalitatezko enpleguaren alorretan, 2020ko Europaren barruan. 

Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Xabier Patxi Arrietak 2019rako administrazio elektronikoaren arloan Euskadiko administrazio publikoek dituzten erronkei buruz hitz egin du. “Administrazio elektronikoa, sinadura elektronikoa eta zuntz optikoa” izeneko mahai inguruan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako ordezkariek ere parte hartu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak