Eu

Javier Bikandik eta Xabier Patxi Arrietak "Transformación digital de las Administraciones Públicas en el País Vasco" izeneko mintegian parte hartu dute

2019.eko urtarrilak 23

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik eta Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Xabier Patxi Arrietak "Transformación digital de las Administraciones Públicas en el País Vasco" izeneko mintegian parte hartu dute gaur. Ekitaldia Fundación Sociedad de la Información (SocInfo) izeneko entitateak antolatu du eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo ofizialean egin da, Bilbon.

Ekitaldian, gai hauek bezalako jorratuko dira, beste batzuen artean: herritarrei arreta ematea eta teknologia berriak, eta kontratazio publikoa.

Javier Bikandik, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendariak, “Tecnologías de la Información y Comunicación en la Atención a la Ciudadanía en el País Vasco” mintegian hitz egin du. Xabier Patxi Arrietak, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendariak, aldiz, “Informática y Telecomunicaciones en el País Vasco” izenekoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
  • Presentaci_n.pptx 3 MB (application/vnd.openxmlformats-officedocument.presentationml.presentation)
Ekitaldiko kargudunak