Eu

Bizkaiak bere sagardo denboraldiari eman dio hasiera

2019.eko urtarrilak 23

Onintza Enbeita 2019ko Bizkaiko bertsolari txapelketako irabazleak hasiera eman dio gaur Bizkaiko txotx denboraldiari, Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian. Sagardoaren aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, parte hartu du.

Aurtengo ekoizpena Bizkaian 108.000 litrokoa izan da. Nahiz eta bolumena iazkoa baino txikiago izan, kalitateari dagokionez sagardoa kalitatezkoa heldu da sagardotegietara, gorputz gehiagokoa, intentsitate handikoa eta sakontasun aromatiko handiarekin.

Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategietatik bost Euskal Sagardoaren markaren barnean daude.

Bizkaizko Sagardogileen Elkartearen helburu nagusiak berezko produktu berezi hori balioan jartzea, Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen, lurraldean egiten den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak