Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Euskal ekosistema ekonomikoa sendotzeko apustu egiten jarraituko dugu”

2019.eko urtarrilak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakaria Satlantis Factoryren instalazioen inaugurazioan izan da
  • Eusko Jaurlaritzak jarraituko du ekonomia erreala bultzatzen, inbertitzen duten eta aliantza eta merkatu berriak irekitzeko gai diren pertsonak bultzatzen

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, Satlantis Factoryren instalazioen inaugurazioan izan da. 

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean dauden instalazio berrien inaugurazioan, halaber, Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru-diputatua eta José Luis Martín EHUko Ikerketako errektoreordea ere izan dira.

Lehendakariak nabarmendu du euskal ekosistema ekonomikoa sendotzeko apustua egiten jarraitu behar dela. “Jarraituko dugu beren DNAn berrikuntzarako eta nazioartekotzeko kulturaz sortzen diren proiektu estrategikoak lehenesten”, esan du. Hori horrela, Lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzak 1.290 milioi euro bideratuko dituela Eukadiko Inbertsiora, Berrikuntzara, Nazioartekotzera eta Industriara.

Lehendakariak nabarmendu du I+G jarduerak industria-egitura sendotzen laguntzen duela, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzatik bikaintasunaren, ezagutzaren transferentziaren eta merkatuan emaitzak lortzearen alde lan egiten jarraituko duela. Hori horrela, eta ekoizpen-jarduera berriak sortzeko eta kalitate gehiagoko enplegu-aukerak emateko, Lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publikoek, oro har, jarraituko dutela ekonomia erreala bultzatzen, inbertitzen duten eta aliantza eta merkatu berriak irekitzeko gai diren pertsonak bultzatzen.

Era berean, Lehendakariak ekimen pribatuaren eta administrazio publikoaren arteko elkarlana nabarmendu du. “Asmatu dugu industria, berrikuntza eta nazioartekotzea batzen dituen proiektu hau errealitate egiteko beharrezko aliantzak eratzen”, esan du.

Ekitaldi ofizialaren ondoren, Lehendakariak, inauguraziora bertaratu direnekin batera, SATLANTISen instalazioak bisitatu ditu; bertan, besteak beste, areto zuria ikusi du. Bisitaren ondoren, bilera-gelara joan dira, eta, bertan, Ohorezko Liburua sinatu dute, eta SATLANTISek oparia egin dio Lehendakariari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak