Berriak Osasuna
Eu

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces esi-ren erantzuna sindikatuen salaketari

2019.eko urtarrilak 22

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko sindikatuek langile-taldearen murrizketari buruz egindako baieztapenak ikusirik, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIk adierazten du Bizkaiak orain dela bi urte baino plaza gehiago dituela egun. Gainera, zera gehitu nahi du:

  • Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko pazienteei ematen zaien arretak kalitateko eta segurtasun klinikoko estandar altuak betetzen ditu.
  • Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIk paziente gutxiago artatzen ditu, Urdulizko Ospitalea ireki denez. Hain zuzen ere, lehen Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIn tratatzen zituzten Uribe eskualdeko 175.000 lagun Urdulizko Ospitalean artatzen dituzte orain.
  • Urdulizko Ospitaleak 578 osasuneko profesional ditu; horietatik 468 postu berrietan dihardute. Gainerako 110 pertsonak Areetako, Mungiako eta Txorierriko hiru espezialitate-zentroetakoak dira; lehen Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIri atxikita zeuden, baina, orain, Urdulizko Ospitalera igaro dira.
  • Beraz, enplegua suntsitu baino gehiago, Urdulizko Ospitalea irekitzeak Uribe eskualdean osasun-arretan diharduten profesionalentzako lanpostu gehiago sortzea ekarri du, bai eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIri lan-karga murriztu
  • Baliabideak unean uneko laguntza-beharretara egokitzea eta herritarrei laguntzarik onena eskaintzea da Osakidetzaren betebeharretako bat.

 

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Zuzendaritza

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau