Berriak Lehendakaritza
Eu

“Euskadi talentuduna” Londrestik ere eraikitzen da

2011.eko martxoak 07

Jaurlaritzak lehendakariaren bisita aprobetxatuz Ingalaterrako hiriburuan bizi diren euskal herritarrei eskaini dien harrera ofizialera ehun pertsona inguru hurbildu dira

Patxi López lehendakariak Ingalaterrako hiriburuan dauden euskal herritarrei eskaini zaien harreran esku hartu du Londresko bisita ofizialeko lehenengo egunaren amaieran. Hainbat esparrutako ehun pertsona inguru joan dira ekitaldira. Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriaren mugetatik haraindi ere “Euskadi talentuduna” eraikitzen laguntzeko egin duten ekarpena aintzatetsi nahi izan du. “Euskadi haren mugetatik haraindi ere eraikitzen lagundu ahal duzue. Eta horixe egiten ari zarete, badakit. Zalantzarik gabe, Euskal Herriaren zatitxo bat hiri honetan bizitzen, hazten, etorkizuna eraikitzen eta Euskadiko talentuaren eredu izaten ari da”, azpimarratu du Lópezek, eta Euskaditik kanpo bizi diren euskal herritarrak komunitatearen parte direla gailendu du. Hori dela eta, lehendakariaren hitzetan “zuen esperientziak Euskadi aberasteaz gain, mundura gehiago irekitzen du”. “Hasieratik defendatu du Euskadi Talentuaren Metropoli bihurtu behar dugula. Egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ongi prestatuta dauden herritar askez osatutako hiri handi bat izan behar du. Mundura irekita dagoen lurralde bat izan behar du, herritar erantzule eta askez osatua, eta munduko ekonomian uztartua behar du”, gehitu du. Lehendakaria Londresera joan da sozialdemokrazia europarrari buruzko hitzaldi bat ematera, eta, bihar, ISIS lantegia bisitatzera joango da, Neutroien Espalazio-zentrora, alegia. Han, euskal industriak MICINN eta ESS-Bilbaorekin formalizatutako akordioei jarraiki osoki eraiki duen difraktometro bat entregatuko da. HiPR azken belaunaldiko difraktometro bat da eta oso presio altuetako —250.000 atmosferaraino— laginekin lan egiteko optimizatuta dago.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)