Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako Zuzendari Nagusiak Debagoieneko ESIko espezialitateen instalazio berriak bisitatu ditu

2019.eko urtarrilak 22

Instalazio berriak 9 kontsulta, proba osagarriak egiteko 3 gela, sendaketa-gela 1 eta harrera-eremua dira, 700 m2 guztira

Juan Luis Diego Casals zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “Osakidetza etengabe ari da bere instalazioak eguneratu eta hobetzen, garai berrietara egokitu eta gure gizarteari arreta modernoa eta eraginkorra bermatzeko”.

 

Osakidetzako zuzendari nagusiak, Juan Luis Diego Casalsek, Debagoieneko ESIaren espezialitate medikoen kontsulta-eremu berria bisitatu du. Instalazio horietan inguruko 64.300 biztanle baino gehiago artatuko dituzte, asistentziaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileei osasun zerbitzu moderno, azkar eta eroso bat eskaintzeko helburuarekin. Juan Luis Diego Casals zuzendari nagusiak adierazi duenez, “Osakidetza etengabe ari da bere instalazioak eguneratu eta hobetzen, garai berrietara egokitu eta gure gizarteari arreta modernoa eta eraginkorra bermatzeko”.

Instalazio berriak 9 kontsulta, proba osagarriak egiteko 3 gela, sendaketa-gela 1 eta harrera- eta arreta-eremua dira, 700 m2 guztira. Lehengo ospitalizazio-unitatean kokaturik daude, eta espezialitate hauek izango dira bertan: Barne Medikuntza, Kardiologia, Pneumologia, Hematologia, Erreumatologia, Neurologia eta Dermatologia.

Debagoieneko ESIaren zerbitzu-zorro zabalak iaz 110.161 paziente artatu zituen guztira espezialitateen kontsulta desberdinetan.

Azkenik, Juan Luis Diego Casalsek gaineratu duenez, “Osakidetzak azken belaunaldiko instalazio sanitarioak eskaini nahi dizkie herritarrei, erosoagoak eta humanizatuagoak, etorkizunera eta gure erabiltzaile eta profesionalen eskaeretara moldatuz".

Bateratze honi esker odola ateratzeko eta proba osagarriak egiteko gune berria prestatu ahal izan da ospitaleko beheko solairuan; bertan, helduei odola ateratzeko helduentzako 6 leku eta umeei odola ateratzeko gela bat daude. Gainera, horrela, Arrasateko Osasun Zentroan espazio handi bat libratu ahal izango da, bertako herritarrei Lehen Mailako Arretako zerbitzu berriak eskaini ahal izateko.

 

Arrasate,  2019ko urtarrilaren 22an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko