Berriak Segurtasuna
Eu

Errenteriako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak lankidetza-neurri bateratuak hartu eta inplementatu dituzte udalerrian segurtasuna areagotzeko

2019.eko urtarrilak 22

Errenteriako Udalak eta Segurtasun Sailak izenentutako Lankidetza hitzarmenaren esparru orokorraren baitan

ERRENTERIAKO UDALAK ETA SEGURTASUN SAILAK IZENPETUTAKO LANKIDETZA HITZARMENAREN ESPARRU OROKORRAREN BAITAN

 

Udalak, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak beti lan egin izan dute eta jardun izan dute elkarlanean. Hala ere, azken hilabeteotan areagotu egin da harreman eta lan bateratu hori, bi puntutan hautemandako arazo zehatzei modu egokian aurre egiteko eta lankidetzarako tresnak sustatzeko.

 

Alde horretatik, eta horrez gainera, adierazi behar da orain dela hainbat hilabete abian jarritako Ekintza Planak bi polizia-kidegoen arteko lankidetza areagotzea eta hobekuntza eraginkorra ere ahalbidetu dituela.

 

Azpimarratu behar da Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 2017an jasotako arau-hauste penalek % 4,63 egin zutela behera Errenterian, eta, era berean, 1.000 biztanleko delitu-tasa ere bi puntu jaitsi zen. Horrez gainera, 2017an salaketa judizialen kopurua 2005etik izan den baxuena izan zen.

 

Bi polizia-kidegoen arteko lankidetza-esparrua

 

Hartu diren eta abian jarri diren neurriek optimizatu egingo dituzte lehendik dauden baliabideak, eta bi kidegoen artean informazio gehiago trukatu eta pasatu ahal izango da.

Labur adierazita, koordinazioa areagotuko da eta, horrekin, poliziak arinago, azkarrago eta eraginkortasun handiagoz erantzun ahal izango die segurtasunean hautematen diren arazoei.

 

Alde horretatik, beharra ikusten denean Koordinazio Batzordeak egiten dituen bilerei eta egungoa bezalako ekintza planei esker, segurtasunari buruzko ikuspegi integrala ezarriko da Errenteriako Udalak eta Segurtasun Sailak oraintsu izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren esparru orokorraren baitan.

 

 

Udaleko arduradunek eta Ertzaintzak espero dute hartutako neurriekin, Ertzaintzarekin lankidetzan jardunez eta herriko udaltzain kopurua handituz –horri esker Errenteria biztanleko udaltzain ratiorik handiena duten udalerrietako bat da– emaitza positiboak lortuko direla herritarrak azkenaldian gehien arduratu izan dituzten arazoei aurre egiteko bidean. 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JabiKintela
    2019.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: La Policía Local de Errenteria y la Ertzaintza han adoptado e implementado medidas conjuntas de... https://t.co/NskviFDiQX

  • @rgartzia
    2019.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    La Policía Local de Errenteria y la Ertzaintza han adoptado e implementado medidas conjuntas de... https://t.co/NskviFDiQX

Ekitaldiko kargudunak