Eu

Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko urtarrilak 21

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak uste du egokia dela Mugikortasun Jasangarriari buruzko Euskadiko lege-aurreproiektua egitea. Haren xedea da pertsonen eta salgaien mugikortasuna bermatzea baldintza ekonomiko eta eraginkorretan eta ibilgailu pribatuaren neurriz kanpoko erabileran oinarritzen den garraio-eredu gero eta hedatuagoak eragiten dituen gizarte- eta ingurumen-arazoei erantzutea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau