Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak azpimarratu du jarrera “zorrotz” eta “irmoa” izaten jarraituko duela ETAren aurka borrokatzeko eta “Euskadin garai berri bati hasiera emango diola” ISIS Neutroi-Espalazioaren Iturrira egingo duten bisitaren buru izango da

2011.eko martxoak 08

Lehendakariak adierazpen horiek gaur goizean egin ditu Oxforden, “Otazua” komandoak Eduardo Puellesen kontrako atentatuaren urteurrenean haren kontra atentatu bat gauzatzeko asmoa zuela ezagutzera eman denean

Patxi López lehendakariak berriro esan du Eusko Jaurlaritzak jarrera “zorrotza” mantenduko duela ETAren terrorismoaren kontra borrokatzeko eta “Euskadin garai berri bati hasiera ematea lortzeko asmo sendoa duela”. Horrela erantzun du lehendakariak, “Otazua” komandoak Eduardo Puellesen hilketaren urteurrenean haren kontra atentatu bat gauzatzeko asmoa zuela ezagutzera eman denean. Lehendakariak azaldu du albistearen berri izan duenean egin duen lehenengo gauza honakoa izan dela: “Euskal Herrian mehatxupean bizi diren pertsona guztiengan pentsatzea, hau da, ideia batzuk izateagatik, lanbide batean aritzeagatik edo beren enpresak aurrera egitea lortzeko lan egiteagatik terrorismoaren mehatxupean bizi diren pertsona guztiengan”. “Hori ikusirik, argiago ikusten dugu zorrotz jokatu behar dugula indarkeria zerbait lortzeko bidea dela uste duten guztien aurrean, indarkeriak hilketak gauzatzeko baino ez baitu balio, baita beren planteamenduak totalitarismoaren bidez ezarri nahi dituztenen aurrean ere”, azpimarratu du. Lehendakariak Ingalaterran egiten ari den bisita ofizialean gogorarazi du egungo Eusko Jaurlaritza “ETAren mehatxupean jaio” zela eta haren jardueraren “lehentasunezko xede” bihurtu zela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)